EUSKAL PILOTA

Elordi Bigarren Mailako lau eta erdiko txapeldun

2020/12/28

Argazkia: euskalpilota.org

Aitor Elordi da lau eta erdiko Bigarren Mailako txapeldun berria, Julen Egigurenen aurka jokatutako finalean 22-5 irabazita

 

Pasa den azaroaren 28an, Axier Arteagaren kontra Bigarren mailako buruz buruko finala galtzetik zetorren Elordi (22-12) baina oraingoan, kaiolako partida erabakigarrian, faboritoa zen eta ez zuen hutsik egin.

Ordu erdi pasatxo baino ez zuen iraun Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidak. Txapeldun berriak erritmo bizia jarri zuen hasieratik, uneoro ondo kokatuta eta aurrealdean tantoak amaitzen asmatuz. Egiguren, berriz, ezinean aritu zen partida guztian, ta  ez zuen inoiz txapela etxera eramateko aukerarik izan. Dohaiak erakutsi ditu honezkero pilotari gazte azpeitiarrak baina oraindik eskarmentua falta zaio holako erronka zailetan garaile ateratzeko.

Banakako berdinketaren ostean, 5-3 aurretik jarri zen Elordi eta handik aurrera bere nagusitasuna erabatekoa izan zen. 13 tanto erreskadan eginda, 18-3koa jarri zuen markagailuan eta partidua erabakita utzi zuen. Egiguren V.ak hurrengo bi tantoak erdietsi zituen baina orohar ahazteko moduko eguna izan zuen eta ez zen izan ezusterako zirrikiturik, azkenean garaipen argia lortu zuelarik Aitor Elordik (22-5).

Partidaren iraupena33:18 minuto

Sakez egindako tantoakElordik 2 (10. eta 22. tantoak) eta Egigurenek 1 (5. tantoa)

Sakez egindako faltak: Bat ere ez

Pilotakadak181

Piloteoan egindako tantoakElordik 13 eta Egigurenek 3

HutsegiteakElordik 1 eta Egigurenek 7

Markagailuko gorabeherak1-0, 1-1, 2-1, 3-2, 4-2, 5-3, 6-3, 18-4, 19-5 eta 22-5

Jaialdiko aurreneko partiduan, Artola-Imaz bikoteak mendean hartu zituen Dario eta Zabaleta (22-17), eta hirugarren norgehiagokan aldiz, Zabala eta Etxeberria nagusitu ziren, Larrazabal-Uriondoren aurka (22-14).

Hasia da Erremonteko Master Torneoa

Hasia da Erremonteko Master Torneoa

Txapelketako lehenengo partidan Ansa II.ak 30-24 irabazi zion Azpirozi. Bigarrena, larunbatean, Goikoetxea V.a eta Endikaren artekoa