PILOTA
Elite World 2021 One Wall Txapelketa jokatu da Valentzian
Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa
Euskal Herria ordezkatuz, Miren Larrarte txapeldunorde geratu da eta Lur Ziarrustak brontzezko domina eskuratu du
Tywan Cook estatubatuarrak eta Mar Gimenez valentziarrak irabazi dute asteburuan Tavernes Blanquesen (Valentzia) ospatu den One Walleko II. Elite World txapelketa, non espezialitateko munduko jokalari onenak aritu diren lehian.
Gimenezek 2-1 irabazi dio Miren Larrarteri finalean (21-20/13-21/11-9), eta Cookek Sacha Kruithof gainditu du, 2-0 (21-17/21-14). Hau Cooken lehen garaipena da lehiaketa honetan, eta Gimenezek berriz bere bigarren titulua lortu du orainarte jokaturiko bi edizioak irabazita (2019 eta 2021).
Finalera iristeko, finalerdietan Cookek Luke Thomson britainiarra kanporatu zuen bi setetan. Emaitza bera lortu zuen Alacanteko Sacha Kruithofek Lur Ziarrusta euskaldunaren aurkako lehian. Emakumezkoen finalaurrekoetan aldiz, Miren Larrartek Valentziako Victoria Diez gainditu zuen (2-0), eta bigarren finalerdian, Mar Gimenez valentziarrak Herbehereetako Harmke Siegersma garaitu zuen (2-0).
Hirugarren eta laugarren postuak lortzeko lehian, Lur Ziarrusta euskalduna eta Victoria Diez valentziarra izan dira hirugarren, eta Luke Thomson britainiarra eta Harmke Siegersma holandarra laugarren. Ziarrustak Thomsoni 2-0 irabazi zion (10-21/21-12/11-9) eta Diezek Siegersmari 2-0 (21-15/21-8).
TXAPELKETAKO EMAITZAK
Finalerdiak:
Gizonezkoak
USA (Tywan Cook) 2 – Erresuma Batua (Luke Thomson) 0 (21-15/21-18)
Euskal Herria (Lur Ziarrusta) 0 – Valentzia (Sacha Kruithof) 2 (19-21/8-21)
Emakumezkoak
Euskal Herria (Miren Larrarte) 2 – Valentzia (Victoria Diez) 0 (21-18/21-9)
Herbehereak (Harmke Siegersma) 0 – Valentzia (Mar Gimenez) 2 (13-21/10-21)
Hirugarren eta laugarren postuak:
Erresuma Batua (Luke Thomson) 1 – Euskal Herria (Lur Ziarrusta) 2 (21-10/12-21/9-11)
Valentzia (Victoria Díez) 2 – Herbehereak (Harmke Siegersma) 0 (21-15/21-8)
Finalak:
USA (Tywan Cook) 2 – Valenzia (Sacha Kruithof) 0
Euskal Herria (Miren Larrarte) 1 – Valentzia (Mar Giménez) 2
David Salinas-Armendariz: “Euskal Selekzioa: luz verde”
No puede conceptuarse como impeditivo el marco legal vigente. No vale como excusa. Háblese de voluntad y no de ilegalidad, de oportunidad y no de prohibición.
Martxel Toledo: “Euskal futbol selekzioa: berragerpena, jarraipena, ala…?”
Euskaldunak badugu hizkuntza bat, badugu izaera bat, badugu nortasun bat, badugu kultura bat. Eta galdera da, zergatik ez euskal selekzio bat?
Jokin Ibarra: “Euskal selekzioak merezi du?”
Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.