EUSKAL PILOTA
Elite mailako finalerdiak erabaki dira Malerrekako pilota txapelketan
Argazkiak: Erreka K.E.
Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan elite mailako pilotariak hasiak dira lehian eta dagoeneko jokatu dituzte final laurdenetako lau partidak, hartara finalerdietan arituko diren bikoteak zehaztuta geratu direlarik.
Astearten Legasan jokatu zituzten partidetan, batetik Oberena taldean ari diren Canabal eta Aldabek 22-10 irabazi zieten Zugarraldeko Anso eta Irurtzungo Aldaberi. Bestetik, Buruzgaingo Astiz eta Sarasak bederatzi tantotan utzi zituzten Zugarraldeko Elizalde eta Lodosako Iturriaga.
Asteazkenean Donezteben jokatutako bi partidetan aldiz, aurrenekoan Buruzgain elkarteko Iriarte eta Gaskue 22-18 nagusitu ziren Donibaneko Barbarejo eta Oberenako Cuairanen aurka eta bigarren norgehiagokan, Oberenako Oskoz eta Iruritak 22-10 irabazi zieten Buruzgaingo Larunberi eta Esteribarko Gili.
Legasako emaitzak, asteartean
Anso (Zugarralde) eta Arbizu (Irurtzun), 10 – Canabal eta Aldabe (Oberena), 22
Astiz eta Sarasa (Buruzgain), 22- Elizalde (Zugarralde) eta Iturriaga (Lodosa), 9
Doneztebeko emaitzak, asteazkenean
Barbarejo (Donibane) eta Cuairan (Oberena), 18 – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain), 22
De la Fuente (Buruzgain) eta Gil (Esteribar), 10 – Oskoz eta Irurita (Oberena), 22
Gauzak horrela, otsailaren 3an, arratsaldeko 18:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko diren finalerdiak erabakiak gelditu dira.
Elite mailako finalerdiak otsailaren 3an
Oskoz eta Irurita (Oberena) – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain)
Astiz eta Sarasa (Buruzgain) – Canabal eta Aldabe (Oberena)
Kontutan hartu behar da, COVID19 gaitzari aurre egiteko hartutako neurri murriztatzaileak direla eta (konfinamendu perimetralak kasu), pilotari nafarrek soilik parte hartzen ari direla aurtengo Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan.
Ansa II.a eta Martirena finalerdietara sailkatu dira
Ostegunean jokaturiko lehian, 33-40 irabazi zieten Goikoetxea eta Barrenetxeari
Zesta-puntako Banakako Txapelketa abenduaren 3an hasiko da
Aurten, hamalau pilotarik parte hartuko dute Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko den txapelketan
Hastear da IX. Antton Pebet Oroimenezkoa
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasiko da eta finala urtarrilaren 2an izango da