LASTERKETAK
Elgoibarko Mugertza Krosa bueltan da
Iazko etenaldiaren ondoren, Elgoibarko Juan Muguerza Krosa urtarrilaren 9an ospatuko da
Pandemiarengatik 2021eko edizioa bertan behera utzi ondoren, atletismoko hitzordu garrantzitsu honetako antolatzaileek jakitera eman dutenez hurrengo edizioa 2022ko urtarrilaren 9an lehiatuko da.
Helburua 2020ra arte lortutako mailarekin jarraitzea da, azpimarratu dutenez antolatzaileek, horretarako, erakundeen, babesleen, komunikabideen, boluntarioen eta zaleen laguntza behar dutela adierazi dutelarik.
Gogoratu behar da Mintxeta Atletismo Taldeak urtero antolatzen duen proba entzutetsu honen azken edizioa aurtengo urtarrilaren 24an ospatzekoa zela, baina ikuslerik bildu ezinak eta 20 urtez azpiko lasterketarik ezin eginak atzera egitera behartu zituen antolatzaileak.
Argi dago Elgoibarko krosa desberdina dela, Euskal Herriko ekitaldirik esanguratsuena da, nazio mailako egutegiko probarik zaharrena, eta atletismoaren mundua murgilduta dauden pertsona gehienentzat, munduko probarik onena eta hortaz albiste bikaina da berriro aurki bueltan izatea.
Azken edizioa
2020ko urtarrilaren 12an, Elgoibarren Juan Mugerza Nazioarteko Krosaren 77. edizioa lehiatu zuten eta aurreikusten zen bezala afrikarrak izan ziren nagusi.
Gizonezkoetan, alde handiz irabazi zuen Tadese Worku etiopiarrak, eta emakumezkoetan, txikiagoak izan ziren tarteak Hellen Obiri keniarraren alde.
Eguraldiak lagunduta ospatu zen elgoibarko kros ospetsua, goiz eguzkitsu zein hotz batean ikusle ugari bertaratu zirelarik lasterketa ikustera.
Obiri zen faborito argia lasterketa irabazteko, 5.000 metroetako munduko txapelduna, eta ez zuen hutsik egin. Bigarren Beatrice Chebet herrikidea helmugaratu zen, sei segundora, eta hirugarrena ere keniarra izan zen, Eva Cherono, 30 segundora.
Gizonezkoetan, ezustekoa eman zuen Tadese Worku korrikalari ezin gazteagoak, estutasun gutxi pasata aise menderatu baitzuen lasterketa 17 urteko gazteak. Bete beharreko hamar kilometroak osatzeko hiru itzuliren faltan, bakar bakarrik geratu zen Tadese Worku lasterketaren buruan eta handik aurrera aurkariei distantzia irabazten joan zen etengabean iazko azpitxapelduna Munduko Kros Txapelketan. Atzetik helmugaratu ziren Richard Yator keniatarra 24 segundutara eta Eritreako Aaron Kifle 27 segundora.
Bestalde, 20 urte azpiko “Mamo Wolde Saria” lasterketetan, korrikalari portulgadarrak nagusi izan ziren, emakumezkoetan Lia Lemosesk irabazi zuen 16 minutu eta 26 segundutako denborarekin, eta gizonezkoetan berriz Etson Barrosek erdietsi zuen garaipena 21 minutu eta 21 segundutan helmugaratuta.
EMAKUMEZKOAK –
- Hellen Obiri (Kenia)25:10
- Beatrice Chebet (Kenia) 25:16
- Eva Cherono (Kenia)25:40
GIZONEZKOAK –
- Tadese Worku (Etiopia) 31:37
- Richard Yator (Kenia)32:01
- Aaron Kifle (Eritrea)32:04
Krosaren emaitzak ikusteko sakatu HEMEN
Euskadiko Halterofilia Federazioak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari
Euskadiko Halterofilia Federazioak formalki eskatu du Nazioarteko Halterofilia Federazioko kide izatea
Oihana Azkorbebeitia hirugarren, Munduko Kopako bederatzigarren proban
Oihana Azkorbebeitia hirugarren sailkatu da Royal Sky Marathon Gran Paraiso lasterketan. Seigarren dago orain Skyrunner Munduko Kopako Sailkapen Orokorrean
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban