LASTERKETAK

Elena Loyo eta Gotzon Solaegi gailendu dira Laudio Herria VII. lasterketan

2014/01/26

350 lagun inguruk hartu dute parte gaur goizean Laudiotik abiatu den lasterketan. 11:30etan puntutan hasi da lasterketa Lamuza parketik, eta 10km korri egin ostean, herriko plazara iritsi dira lehen lasterkariak.

 

Adin guztietako gizon emakumeek hartu dute parte aurtengo edizioan, eta ehundaka lagun izan dira ibilbide guztian zehar animatzen. Giro paregabea eta eguraldia lagun ere lagun izan da lasterketa guztian zehar.

Hauxe izan da sailkapena:

– Emakumezkoetan

  1. Elena Loyo
  2. Inma Pereiro
  3. Arrate Mintegi

Lehen beteranoa: Irkunde Etxaburu

– Gizonezkoetan:

  1. Gotzon Solaegi
  2. Iñaki Garcia
  3. Jose Felix Bilbao

Lehen bereanoa: Javi Olabarria