ARRAUNA
Ekin diote lehiari ETE eta KAE ligetan
Pasaian zein Getarian hasi zuten traineru denboraldia KAE eta ETE ligetako arraunlariek asteburuan lehiatutako jardunaldi bikoitzean. Hamahiru elkartek hartuko dute parte aurten KAE 1 ligan eta 11 ETE ligan. Maila gorenetako lehiak, TKE eta Euskotren ligak, berriz, uztaileko lehen asteburuan hasiko dira.
Larunbatean Pasai San Pedron jokatutako estropadekin ekin zioten lehiari ETE eta KAE1 eta KAE 2 ligetan. ETE ligan, Tolosaldeak irabazi zuen (11:26,80), atzetik Deustu helmugaratu zelarik, 4,66 segundora (11:31,46). San Juan sailkatu zen hirugarren 13,20ra, Hibaika laugarren 16,60ra eta Zumaia bosgarren, 18,96ra. KAE 1 ligan San Pedrok (20:17,52) lau segundo atera zizkien Arkoteri (20:21,62 ) eta Pedreñari (20:21,86). San Juan izan zen laugarrena (20:29,46) eta Kaiku bosgarrena (20:37,78).
Igandean berriz, Getarian jokatu zuten ETE eta KAE ligetako bigarren jardunaldia. KAE1 Ligan etxeko taldea nagusitu zen 20:02.29ko denbora eginda, atzetik Kaiku (20:04:69) eta San Pedro (20:10:63) helmugaratu zirelarik. ETE ligan Deustok eskuratu zuen garaipena (10:38.63), Tolosaldea izan zen bigarrena (10:43.96) eta Hibaika hirugarrena (10:50.43).
Aurreneko bi jardunaldiak jokatuta beraz, honela geratu dira sailkapen orokorrak:
KAE1 – Sailkapen nagusia
- San Pedro 24 puntu
- Getaria 21 p.
- Kaiku 21 p.
- Pedreña 21 p.
- San Juan 18 p.
- Arkote 18 p.
- Deustu 16 p.
- Zumaia 12 p.
- Camargo 10 p.
- Orio 8 p.
- Astillero 6 p.
- Castro 4 p.
- Lapurdi 3 p.
ETE Liga – Sailkapen nagusia
- Deustu 21 puntu
- Tolosaldea 21 p.
- Hibaika 17 p.
- San Juan 15 p.
- Ondarroa 14 p.
- Zumaia 14 p.
- Isuntza 10 p.
- Lutxana 7 p.
- Zarautz 7 p.
- Lapurdi 4 p.
- Castro 2 p.
Egutegia
- Ekainak 19, larunbata:
17:00. Tolosaldeko II. Ikurriña (ETE) Pasai San Pedron.
18:15. Pasaiako XXXVI. Ikurriña (KAE 1), Pasai San Pedron. - Ekainak 20, igandea:
11:20. Andoni Galarragaren oroimenezko estropada, Getarian. - Ekainak 27, igandea:
10:10. Pasaiako VIII. Ikurriña (ETE).
11:20. V. Adegi-Fabrika bandera (KAE 1). - Uztailak 3, larunbata:
16:30. Donibane Lohizuneko IV. Estropada (ETE).
17:30. Donibane Lohizuneko XXIX. Estropada (KAE 1). - Uztailak 4, igandea:
10:00. Sestaoko Udalaren III. bandera (ETE).
11:30. Sestaoko Udalaren XX. bandera (KAE 1). - Uztailak 10, larunbata:
17:00. Camargoko Udalaren XXIX. Bandera (KAE 1).
Zehaztu gabe. Donostiarra bandera (ETE). - Uztailak 11, igandea:
12:00. Isuntzako bandera Lekeition (ETE). - Uztailak 17, larunbata:
12:00. Zumaiako XXXVI. Ikurrina (KAE 1).
18:00. Zumaiako Ikurrina (ETE). - Uztailak 18, igandea:
12:00. Orio Kanpina III. Bandera (KAE 1). - Uztailak 24, larunbata:
16:45. Marina de Cudeyo Gran Premio Dynasol XVI. Bandera (KAE 1). - Abuztuak 1, igandea:
11:15. Errenteria Hiria Emakumeen Traineru Elkartea III. bandera (ETE). - Abuztuak 7, larunbata:
12:00. Ondarroako XXXVII. Bandera (ETE).
17:30. Real Astillero de Guarnizo XVII. Bandera (KAE 1). - Abuztuak 8, igandea:
11:30. XII. Getariako Estropada (KAE 1). - Abuztuak 14, larunbata:
12:00. Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen I. Ikurriña. (ETE).
18:00. Castroko Bandera (KAE 1). - Abuztuak 15, igandea:
11:30. ETE-Ciudad Castro Urdiales bandera (ETE).
12:15. Ciudad Castro Urdiales bandera (KAE 1). - Abuztuak 21, larunbata:
16:50. Plentziako XXXII. Ikurriña (KAE 1). - Abuztuak 22, igandea:
16:00. Ane Aizpuru Basterretxearen Oroimenezko I. Estropada (ETE).
16:45. Bilbo Hiria estropada (KAE 1). - Abuztuak 28, larunbata:
18:00. Erandioko XXXIV. Bandera (ETE).
XX. Hondarribiko Traineru Jaitsiera larunbatean
Aurtengo edizioan, orotara 35 traineru arituko dira lehian goizeko 12:00etatik aurrera Hondarribiko hondartzaren parean
Orioko zortzikoak irabazi du aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa distantzia luzean
Orioko senior mailako gizonezkoen zortzikoak urrezko domina irabazi du, Hondarribia eta Zierbenaren aurretik
Aulki mugikorreko Euskal Herriko Txapelketa gaur arratsaldean Orion
Orotara 106 ontzi uretaratuko dira eta sei modalitate ezberdinetan arituko dira kadete, jubenil, eta absoluto mailako arraunlariek