FUTBOLA

Eibarrek lehen mailan jokatuko du hurrengo denboraldian

by | 2020/05/07

Argazkiak: SD Eibar

Emakumezkoen Ligak bertan behera geratu dira eta Eibarko taldeak maila nagusira igotzea lortu du

 

Ofizialki ostiralean Espainiako Federazioak duen bileran erabakiko bada ere, dagoeneko jakina da, emakumezkoen maila guztietan denboraldia bertan behera gelditu izanaren ondorioz,  Eibar Iberdrola Ligan arituko dela datorren denboraldian, Realarekin eta Athletikekin batera.

Izan ere, Reto Iberdrola izenarekin ezagutzen den txapelketa bi multzotan jokatzen zen: Iparraldeko multzoa (Espainiar Estatuko ipar aldekoa) eta hegoaldeko multzoa.

Lehen multzoan, ipar aldekoan,  euskal talde hauek zeuden: Osasuna, Alaves, Eibar eta Athletic B.

Txapelketa bertan behera gelditu zenean, Eibar zen igotzeko aukera zutenen artean lehena zihoana (lidergoan zegoen Athletic B taldea  filiala denez ezin baitzen igo), eta beraz, Federazioak hartutako erabakiaren ondorioz Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldea hurrengo urtean Athletic eta Realaren maila berdinean jokatuko du.

Osasuna laugarren postua eskuratua zuen eta aurretik zihoazenen artean bi filial zeudenez (Athletic B eta Bartzelona B), azken momentura arte izan du ere mailaz igotzeko aukera.

Atzo arte, Espainiako Federazioak  10 taldetako bi multzo egin nahi zituen maila gorenean, 20 talderi jokatzeko bidea emanez eta asmo hori gauzatu izan balitz Eibar eta Osasuna izango ziren igoko zirenak. Baina antolaketa eredu honek ez zuen kluben oniritzia. Lehenagotik probatutako formatua zelako Federazioak proposatzen zuena eta izandako esperientzia gaizki baloratzen zutelako.

Azkenean, Federazioak aho batez, maila gorenean 18 taldetako multzo bakarrarekin jokatzea erabaki du. Ondorioz  Reto Iberdrola ligatik Eibar, ipar multzotik, eta Badajozeko Santa Teresa hegoaldekotik igoko dira.

Bestalde, Añorgak izango du aukera Reto Iberdrola mailara igotzeko eta hurrengo egunetan  erabaki beharko du zer egin. Izan ere, bigarren mailara igotzeko prozesua, egoitza neutralean lehiatuko litzatekeen play-off «expres» baten bidez egin nahi baitu RFEFk. Aipatu kanporaketa hau, Añorgak jokatu beharko luke, II. Multzoa ordezkatuz, bera baitzen liderra lehiaketa eten zenean.

Kopari dagokionez, finalerdiak (EDF Logroño-Athletic, Bartzelona-Sevilla) eta finala datorren denboraldian jokatzeko erabakia hartu du Espainiako Federazioak.

Alaves 0-1 Reala

Alaves 0-1 Reala

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamaikagarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Osasuna, maiatzaren 12an jokatuko da

Athletic 2-0 Alaves

Athletic 2-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida izan da. Hurrengoa, Alaves-Reala, martxoaren 31n jokatuko da