FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Eibar – Real Sociedad, abuztuaren 31n, III. EHTxapelari hasiera emateko

Eibar – Real Sociedad partidak hasiera emango dio III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioari. Abuztuaren 31n jokatuko da, ostiralarekin, Ipuruan, gaueko 22:00etan.
Aurreko edizioaren emaitzak gogoratuta, 0-0 egin zuten, golik gabe amaitu zen, elkarren artean 2018ko apirilaren 1ean jokatutako norgehiagoka.
Handik hona, talde biek plantillan egin dituzten aldaketak gorabehera, jarraipena dugu Eibarren, entrenatzaile Jose Luis Mendilibar mantentzen duenez gero, eta aldaketa, berriz, Realaren aldean, entrenatzaile berriarekin datorrelako: Asier Garitano bergararra dugu orain taldearen buruan.
Ordukoa eta gaurkoa konparatuta ere, gipuzkoarren arteko lehiaren emaitza zelaian izango dugu, abuztuaren 31n, ostiralean.
Twitter

2018/19
III. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 10 | 6 | 3 | 1 | 2 | 8 | 6 |
2 | EIBAR | 9 | 6 | 2 | 3 | 1 | 7 | 6 |
3 | ALAVES | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 4 | 5 |
4 | ATHLETIC | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 5 | 7 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2018.08.31 | Eibar | Reala | |
2018.10.05 | Athletic | Reala | |
2018.10.21 | Eibar | Athletic | |
2018.11.04 | Eibar | Alaves | |
2018.12.17 | Alaves | Athletic | |
2018.12.21 | Reala | Alaves | |
2019.02.02 | Reala | Athletic | |
2019.02.23 | Athletic | Eibar | |
2019.03.09 | Alaves | Eibar | |
2019.04.14 | Reala | Eibar | |
2019.04.27 | Athletic | Alaves | |
2019.05.04 | Alaves | Reala |
Paul Bereziartua eta Enara Oronozek irabazi dute Igartzako Mendi Duatloia
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoko bigarren proba lehiatu zen larunbatean Beasainen
Sokatira Mundiala. Sokatiraren Historia (I)
Sokatiraren lehen aztarnak aintzinean ospatzen ziren erritualei lotuta daude
Barrenetxeak bigarren txapela irabazi du pilotakada biziei esker
24 eta 30 irabazi zion Urrizari Buruz Burukoaren final handian