“Gure eskabidea Nazioarteko Euskal Pilota Federazioari»
EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus
PRENTSA OHARRA
Euskal Herria Kirola elkarteak, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Bixintxo Bilbao zigortu eta ondoren zigorra bertan behera utzi izanaren aurrean, hauxe adierazi nahi du:
1.- Poza adierazi nahi dugu, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren presidentearen erabakiz Bixintxo Bilbaori ezarritako zigorra bertan behera utzi izanagatik.
2.- Zigorra kentzeak sortutako pozak ez du estaltzen funtsean dagoen auzia. Alegia, euskal pilotariek ezin dute Euskal Selekziorekin lehiatu eta, ondorioz, Euskal Herriko ikurrak ere ez dira onartuak Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatzen dituen lehiaketetan.
3.- Hartara, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioari eskatzen diogu:
– Bertan behera uztea Bixintxo Bilbaori ezarritako zigorraren oinarrian dagoen araua, zigorra bera bertan-behera utzi den bezala.
– Baimena ematea antolatzen dituen lehiaketa ofizialetan Euskal Herriko pilotariak Euskal Selekzioarekin jokatzeko aukerari, eta, ildo horretan, onartzea Ikurriña, Euskal Herriko bandera.
4.- Eskabidea sustatzeko eta finkatutako helburuak lortze aldera, Euskal Herria Kirola elkarteak hainbat ekimen sozial bideratuko ditu pilota jokalari, klub, federazio eta pilotaren inguruko herritarrengatik abiatuta.
5.- Bixintxo Bilbaori elkartasuna eta babesa erakuste aldera, deialdia egin nahi dugu jokatuko duen hurrengo partidara [eguna eta tokia zehazteke daude] Ikurriña zein Nafarroako banderekin joateko.
Iruñea, 2019ko martxoaren 1a
Euskadiko Futbol Federakundeko Presidente Luis Mari Elustondo jaunari
Luis Mari Elustondo jaunari eskatzen diogu bete dezala ofizialtasuna eskatzeko erabakia eta egin dezala UEFAn sartzeko eskabidea.
Andde Sainte-Marie: Euskal kirol selekzioen ofizialtasunaz
Andde Sainte-Mariek aztergai hartu ditu euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko trabak eta atekatik ateratzeko bidea
David Salinas-Armendariz: “Ofizialtasunaren ordua da”
ritzi artikulu honetan David Salinas-Armendarizek azpimarratzen du ofizialtasuna lortzeko gaur egun dugun aukera