FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

EH Txapela / Euroeskualde Kopako finala: Athletic-Osasuna, abuztuaren 3an

by | 2024/07/12

Athletic eta Osasuna lehiatuko dira aurtengo VIII. Euskal Herria Txapela / Euroeskualdeko Kopako finalean

 

Gaur aurkeztu da VIII. Euskal Herria Txapela / Euroeskualde Kopako 2023/24 edizioaren finala. Abuztuaren 3an, larunbatarekin, lehiatuko dira Athletic eta Osasuna Barakaldoko Lasesarre futbol zelaian, 20:30etik aurrera. Izan ere, biek lortu dituzte puntu gehien aurtengo denboraldiko sailkapenean: Athleticek 13 puntu eskuratu ditu eta Osasunak, 11. Sailkapeneko lehen postuan izanik, Athletic hartuko da etxeko taldetzat.

Aurkezpena Lasesarre futbol zelaian egin da, Barakaldon. Bertan izan dira Euskal Herria Kirolaren ordezkari Eba Ferreira eta Ibon Barberiarekin batera, Jose Angel Iribar, Athletiren izenean; Baracaldo Futbol Taldeko presidente Ricardo Arana, eta Barakaldoko alkate Amaia del Campo.

Finala

Arestian esan bezala, finala abuztuaren 3an jokatuko da, Lasesarre futbol zelai honetan. 20:30ean hasiko da.

ETBk zuzenean emango du finaleko partida osorik.

Partidak 90 minutu iraungo du eta ez da luzapenik izango. Berdinketarik egonez gero, penalti jaurtiketan ebatziko da.

Epaileak FEFek izendatuko ditu, legeak eskatzen duen bezala.

Sarrerak

Sarrerak salgai daude Internet bidez. Dagoeneko ehkirola.eus webgune honetan bertan eros daitezke. Lasesarre futbol zelaiko takiletan ere zuzenean erosi ahal izango dira finalaren aurreko egunetan eta partidaren egunean bertan ere.

Tribunetako sarrerak 25 eurotan salduko dira.  Alboetakoak, 20 eurotan. Eta 16 urte artekoentzat, 10 eurotan.

Omenaldiak

Euskal Herria Kirolaren balioak irudikatzen duten kirolariak omendu ohi dira txapelketako finalean. Aurtengoan Mikel Balentziaga omenduko du Euskal Herria Kirolak, elkarteak berak lantzen dituen balioekin bat adierazitako konpromiso pertsonalagatik. Ohorezko sakea egingo du finalean, eta txapela jantziko dio irabazleari. Lehen txapela ere berak jantzi zuen gainera, Irunen, 2018ko bigarren edizioan, 1. edizioko finala bertan behera geratu ostean.

Jagoba Arrasate eta Raul Garcia ere gogoan hartuko dira finalean. Hasiera batean bertan izatekotan zeuden baina azkenean ez dute final egunean Lasesarren izaterik. Hartara, beraien ibilbideak eta jokabideak gogoratu egingo dira finalean.

Zozketak

Zozketa erakargarriak egingo dira bertaratutakoen artean. Bina lagunentzako otorduak zozkatuko dira honako jatetxe hauetan: 

  • GALTZAGORRI jatetxea (Barakaldo)
  • PUNKYNTXE jatetxea (Barakaldo)
  • AITXIAR jatetxea (BIlbo)
  • LURRINA jatetxea (Bilbo)
  • HAPPY RIVER jatetxea (Bilbo)
  • KERREN erretegia (Bilbo)
  • BOROA jatetxea (Boroa)
  • ANDRAMARI jatetxea (Galdakao)
  • GAMINIZ jatetxea (Zamudio)


Adi egon
, beraz, Lasesarrera finala ikustera joandakoak, zozketako sariak bertako megafoniatik jakinaraziko baitira partidaren atsedenaldian.

Jarraian, saridunak ehkirola.eus webgune honetako hasierako orrian jarriko dira.

Saridunek Lasesarre futbol zelaiko bulegoen sarreran jaso beharko dituzte sariak partida amaitu ondoren.

Deialdia zaletuei

Euskal Herria Kirolak futbolzaleei dei egin die abuztuaren 3an Lasesarren jokatuko den partidara joan daitezen. “Inportantea da, kirol eta gizarte ikuspegitik gero eta garrantzi handiago duen Euskal Herria txapelketako finala, egun hurbilen baten, gure zelai handienetakoren batean joka dadin”.

XIV. Euskal Herria Kopa

Beste alde batetik, aurten ere Euskal Herria Kopa jokatuko da, XIV. edizioa hain zuzen. Euskal Herriko emakumezko futbol talderik onenak lehiatuko dira. Laster zabalduko ditugu txapelketa horren nondik-norakoak.

eitb.eus

 

 

Mastodon

Loading Mastodon feed...
2023/24

VIII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
ATHLETIC136411106
OSASUNA11632175
REALA8622275
ALAVES1601519

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2023.08.19Osasuna
0 - 2
Athletic
2023.09.22Alaves
0 - 2
Athletic
2023.09.30Reala
3 - 0
Athletic
2023.10.01Alaves
0 - 2
Osasuna
2023.12.03Osasuna
1 - 1
Reala
2024.01.03Reala
1 - 1
Alaves
2024.01.13Athletic
2 - 1
Reala
2024.02.10Reala
0 - 1
Osasuna
2024.03.03Osasuna
1 - 0
Alaves
2024.03.17Athletic
2 - 0
Alaves
2024.03.31Alaves
0 - 1
Reala
2024.05.11Athletic
2 - 2
Osasuna
FINALATALDEA
EMAITZA
TALDEA
2024.08.03Athletic
3-1
Osasuna

Eibarrek gora: Alaves 1-Eibar 2

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA   Argazkia: JANAN RUIZ/ARGAZKI PRES [berria.eus] → berria.eus: Eibarrek eraman du jaitsieratik urruntzeko derbia Alaves: Pacheco, Alexis (Vigaray, 8'), Maripan, Rodrigo Ely, Ruben Duarte, Pina (Munir, 66'), Manu Garcia, Wakaso,...

Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]

Txapeldunik ez, Euskal Herriko I. Futbol Txapelketaren finalean

  Argazkia: Marisol Ramirez / ARP (Berria) → berria.eus: Eman gabe geratu da kopa ATHLETIC 2 ALAVES 2 Eman gabe geratu da kopa Athletic eta Alaves gogor aritu dira Euskal Herriko Txapelketako finalean, eta epaileak bertan behera utzi du partida neurketa amaitzeko...

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA     Euskal Herriko Txapelketaren bezperan Athletic eta Alaveseko entrenatzaileekin egon nahi izan dugu partidari begira beraien iritzia jakiteko. Jose Angel “Kuko” Ziganda eta Luis Zubeldía, bi entrenatzaile gazte, euskal...