ARRAUNA
Donostiarra nagusitu da Mutrikuko XXI. ikurrinan
Mutrikuko 21. Bandera jokatu zen pasa den larunbatean arratsaldeko 17:00etatik aurrera, non 16 traineru aritu ziren denera, ikurrina etxera eramateko asmoz. Tamalez, emakumezkoen estropadarik ez zen lehiatzerik izan.
Denboraldiaurreko lehenengo proba izan zen Mutrikukoa, euskal kostaldeko arraun taldeak nola dauden ikusten hasteko aproposa. Izan ere, liga hilabete barru hasiko da, gutxi gorabehera; uztailaren 2an, Bilbon.
Mutrikuko Bandera Mutrikuko arraun taldeak antolatzen duen estropada da, 2000. urtean lehiatzen hasi zutena nahiz eta mutrikuarrek 1994tik aurrera antolatu zituzten estropadak, hauek sari gabeak eta traineru apalen promoziorako baziren ere.
Aurtengo estropada, Donostiarrak irabazi zuen 20:24.26ko denbora eginda, 11 segundo atera zizkiolarik bigarrenari, Zierbenari (20 minutu, 36 segundo eta 18 ehuneneko). Hirugarren sailkatua Hondarribia izan zen (20 minutu, 26 segundo eta 41 ehuneneko), Donostiarrak 22 segundo atera zizkiolarik.
Laugarren Getaria sailkatu zen 20 minutu eta 55 segundoko denbora eginda eta bosgarren postua ondarrutarrek eskuratu zuten, garailearengandik 40 segundora ailegatuz, hain zuzen ere (21 minutu ,5 segundo eta 2 ehuneneko). Zarautz izan zen seigarren sailkatua, eta haien atzetik etorri ziren lekeitiarrak. Isuntzak 21 minutu, 21 segundo eta 83 ehunenekorekin lortu zuten zazpigarren postua.
Etxeko ontzia hamabosgarren postuan ailegatu zen, mutrikuarrek 22 minutu, 24 segundo eta 13 ehuneneko denbora behar izan zutelarik estropada burutzeko.
SAILKAPENA
XXI. Mutrikuko Bandera Traineru Estropada:
- Donostiarra: 20:24
- Zierbena: 20:36
- Hondarribia: 20:46
- Getaria: 20:55
- Ondarroa: 21:05
- Zarautz: 21:14
- Isuntza: 21:21
- Arkote: 21:28
- Zumaia: 21:34
- San Juan: 21:37
- Orio B: 21:57
- San Pedro: 21:59
- Lapurdi: 22:14
- Busturialdea: 22:15
- Mutriku: 22:24
- Hibaika: 23:05
Ekin diote lehiari ETE eta KAE ligetan
Pasaian zein Getarian hasi zuten traineru denboraldia KAE eta ETE ligetako arraunlariek asteburuan lehiatutako jardunaldi bikoitzean
Oriok eta Hondarribiak irabazi dute Lekeitioko Ikurrina
Arraun denboraldiko liga nagusiak hasteko egun gutxi falta direla, Lekeitioko ikurrina lehiatu zen asteburuan
Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu da Legution
Maila absolutuan, Kaiarriba emakumezkoetan eta Santurtzi gizonezkoetan, eta gazteetan , Isuntza gizonezkoetan eta Kaiku emakumezkoetan, izan ziren txapeldunak