EUSKAL PILOTA
Donostiako Grand Slam zesta-punta txapelketa asteartean hasi zen
Astearte hontan, azaroak 24, hasi zen Karmelo Balda pilotalekuan, Donostiako Grand Slam zesta-punta txapelketa (Jai Alai World Tourrerako puntuagarria dena), arratsaldeko 17:00tatik aurrera eta ateak itxita COVID19 gaitzak sorturiko pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak direla eta.
Guztira sei bikote arituko dira aurtengo txapelketan, bi multzotan banatuta: A taldean, Beaskoetxea –Del Rio, Antxon-Aldazabal eta Zuloaga-Zabala. B taldean berriz, Hormaetxea- Manci, Arbe-Urtasun eta Aaron-Izagirre.
Txapelketako aurreneko jardunaldi honetan honako norgehiagokak egon ziren:
1-ANTXON-AIMAR ALDAZABAL vs ZULOAGA-ZABALA
2-ARBE-URTASUN vs AARON-IZAGIRRE
Lehenengo lehian, Zuloaga eta Zabalak ezustekoa eman zuten eta Antxon-Aldazabal bikoteari 15-10, 6-15 eta 5-4 irabazi zioten, finalerdira sailkatuz, zeina Beaskoetxea -Del Rioren aurka jokatuko duten. Oso partida orekatua eta bizia izan zen, kalitate handikoa eta garaipena edozeinen alde erortzeko aukerak egon ziren.
Bigarren finalerdian, Arbe eta Urtasun faboritoek ez zuten hutsik egin eta garaipena eskuratu zuten Aaron eta Izaguirreren aurka (15-7 eta 15-7). Irabazleek oso bikote sendoa osatzen dutela erakutsi zuten eta aditu askorentzat txapelketa irabazteko faborito nagusiak dira.
Datorren ostiralean, azaroak 27, txapelketako finalerdiak lehiatuko dira, arratsaldeko 17:00tan hasita: Beaskoetxea-Del Rio vs Zuloaga-Zabala eta Hormaetxea-Manci vs Arbe-Urtasun.
Azkenik, bi finalerdien irabazleek, txapelketako final haundia jokatuko dute abenduaren 4an, arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Ordubete lehenago hirugarren posturako lehia egongo da finalerdien galtzaileen artean. Esan bezala, partida guztiak ikuslegorik gabe jokatuko dira, baina finalerdiak zein final haundia ETBn ikusteko aukera egongo da.
Donostiako Grand Slam Txapelketa
Bi taldetan dago banatuta lehiaketa:
A Taldea: Beaskoetxea –Del Rio, Antxon-Aldazabal eta Zuloaga-Zabala
B Taldea: Hormaetxea- Manci, Arbe-Urtasun eta Aaron-Izagirre
Malerrekako Erronka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da
Axkin eta Xaruta taldeak izan ziren aurrez aurre eta azken hauek eskuratu zituzten jokoan zeuden bi puntuak
Arrizabalaga-Agirre bikoak irabazi du Emakumezkoen Esku-pilotako IV. Bizkaia Torneoa
Finalean Amaia Aldai eta Nora Mendizabali 22-11 irabazita
Astelehen honetan hasiko da Sagardoaren Txapelketa
Txapelketan sei bikotek hartuko dute eta sei sagardotegi ordezkatuko dituzte