EUSKAL PILOTA
Donibane Lohizuneko Grand Slama irabazi dute Olharanek eta Lopezek
Olharanek eta Lopezek 15-9, 11-15 eta 5-0 irabazi zioten Tambourindeguy-Aldazabal bikoteari, iragan ostegunean jokatutako finalean
Donibane Lohizunen udan zehar jokatzen diren lau Mastersetan puntu gehien biltzen dituzten pilotari onenek lortzen dute Grand Slama jokatzeko eskubidea. Aurtengo final handia, Jean Olharanek, Imanol Lopezek, Jon Tambourindeguyk eta Ibon Aldazabalek jokatu zuten, Donibane Lohizuneko frontoian, harmailak beteta.
Olharan eta Lopez ziren faboritoak, eta partidaren hasieran lorturiko abantaila dela eta (4-1) erraz nagusituko zirela ematen bazuen ere, urdinek neurria hartu zioten norgehiagokari eta launa berdindu zuten markagailua. Bederatzigarren tantora ere berdinduta iritsi ziren, baina momento horretan, urdinak huts egiten hasi ziren, eta Olharanek eta Lopezek tanto guztiak erreskadan egin zituzten, azkenean 15-9 irabazi zutelarik.
Bigarren seteko lehen hiru tantoak ere gorrientzat izan ziren (orotara, hamar tanto jarraian lortu zituzten, aurreko seteko zazpiak kontutan hartuta). Hala ere, 3-1ekoarekin sakea berreskuratu bezain pronto, pilota biziagoa atera zuten urdinek, eta orduan lortu zuten partida orekatzea (4-4, 6-7, 9-9). 11-9 jarri ziren aurretik gorriak baina 11na berdindu ostean urdinak izan ziren setean nagusitzea lortu zutenak, 11-15.
Berdinketa hausteko joko berri bat jokatu beharra zegoen beraz, txapela bost tantora erabakiko zelarik. Lopezek otar berria atera zuen azken seterako, pilota biziagoekin, bere eskuinkada bortitza gehiagotan sartu ahal izateko. Tamalez, Aldazabal besoko minez iritsi zen azken txanpara eta ezin izan zuen partida behar bezala amaitu. Pilotak eraman baino ezin zuen egin eta, egoera horretan, Olharanek eta Lopezek ez zuten hutsik egin eta 5-0 aise irabazi zuten azken jokoa.
Final honekin beraz, amaitzen da Donibane Lohitzuneko uda parteko denboraldia, lau Masterrak eta Grand Slam txapelketak jokatuta.
Grand Slamerako sailkapena:
Aurrelariak
1- OLHARAN…………………… 8 puntu (+22)
2- TAMBOURNIDENGUY….. 8 puntu (+19)
3- HORMAETXEA……………. 8 puntu (+11)
4- ERKIAGA…………………….. 8 puntu (-9)
Atzelariak
1- LOPEZ………………………. 15 puntu (+44)
2- ALDAZABAL……………… 12 puntu (+26)
3- LEKERIKA………………….. 12 puntu (+22)
4- AIMAR………………………. 5 puntu (-2)
FINALERDIAK: Abuztuak 20 eta 25
FINALA: Abuztuak 27
Aurtengo denboraldiko Master Txapelketak
MASTER 1 Txapelketa: uztailaren 23tik 28ra (finalerdiak uztailaren 23an eta finala uztailaren 28an):
Txapeldunak: OLHARAN-LOPEZ
Txapeldunordeak: Erkiaga-Ihitsague
MASTER 2 Txapelketa: uztailaren 30tik abuztuaren 4ra (finalerdiak uztailaren 30ean eta finala abuztuaren 4ean):
Txapeldunak: BARANDIKA-LOPEZ
Txapeldunordeak: Erkiaga-Aimar
MASTER 3 Txapelketa: abuztuaren 6tik 11ra (finalerdiak abuztuaren 6an eta finala abuztuaren 11an):
Txapeldunak: J. TAMBOURINDEGUY-LEKERIKA
Txapeldunordeak: Goikoetxea-Aldazabal
MASTER 4 Txapelketa: abuztuaren 13tik 18ra (finalerdiak abuztuaren 13an eta finala abuztuaren 18an).
Txapeldunak: HORMAETXEA-ALDAZABAL
Txapeldunordeak: Beaskoetxea-Lekerika
GRAND SLAM Txapelketa: abuztuaren 20tik 27ra (lehenengo finalerdia abuztuaren 20an, bigarren finalerdia abuztuaren 25ean eta finala abuztuaren 27an).
Txapeldunak: OLHARAN-LOPEZ
Txapeldunordeak: Tambourindeguy-Aldazabal
Nafarroak irabazi du GRABNI txapelketa
Sei urte geroago berriro ere frontoi zein trinketeko tituluak eskuratu eta guztira 22 txapel irabazita
Malerrekako pilota erronka Saldiasera ailegatu da
Puntu bana eskuratu zuten Mendaur eta Ekaitza taldeek, nahiz eta tanteoa azken hauen aldekoa izan zen.
Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Ezkurra II-Zaldua I eta Segurola-Azpiroz bikoteek lehenengo garaipena lortu dute