IGERIKETA
Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatu da Lasarte-Orian
Larunbat honetan, goizeko 10:00etatik aurrera, Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatu da Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Udal Kiroldegian. Covid19aren egoerak hala baldintzaturik, txapelketa absolutu kategorian bakarrik jokatu da eta beraz, proben programan distantzia bakarra egon da, 3000 metrokoa.
Orotara lau serie izan dira, bi emakumezkoen artean eta bi gizonezkoen artean eta guztira 15 igerilarik hartu dute parte 6 talde ordezkatuz (Getxo IBKE, Bidasoa XXI, Izarraitz IE, Fortuna KE, Sopela Igeriketa Swim eta Buruntzaldea IKT).
Emakumezkoen serieak honakoak izan dira: aurreneko seriean, Leire Oribe, Ainhoa Morales eta Alazne Sudupe. Bigarren seriean, Nora Imaz, June Hernaez, Lexuri Olalla, Itxaso Alonso eta Teresa Burutaran.
Emakumezkoen 3000 metroko lehiaketako sailkapena:
- ALONSO FERNÁNDEZ Itxaso 97 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 36:19.72
- IMAZ IGEA Nora 05 Buruntzaldea Ikt 36:53.30
- OLALLA URIBARRI Lexuri 05 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 37:38.65
- SUDUPE ZABALETA Alazne 04 C.N. Izarraitz 37:57.09
- MORALES CALLADO Ainhoa 05 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 38:37.26
- BURUTARAN ABRISKETA Teresa 04 C.D. Fortuna 38:51.65
- ORIVE COLLADO Leire 05 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 39:12.08
DNF HERNAEZ ANDRAKA June 04 Getxo Igeriketa Bolue K.E.
Gizonezkoen serieak aldiz, hauek izan dira: lehenengoan, Jon Gomez, Jon Iparragirre eta Gaizka Landa. Bigarrengoan, Garikoitz Garcia, Haigor Aranguren, Adnan Mustafic eta Enaitz Goñi.
Gizonezkoen 3000 metroko lehiaketako sailkapena:
- ARANGUREN FUERTES Haigor 89 C.D.N. Bidasoa Xxi 33:26.50
- MUSTAFIC PILAV Adnan 88 Sopela Igeriketa Swim 33:44.61
- GOÑI SAIZAR Enaitz 04 C.D. Fortuna 33:59.47
- IPARRAGIRRE LOIZAGA Jon 04 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 34:26.73
- LANDA NEIRA Gaizka 05 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 34:46.65
- GARCIA MACAZAGA Garikoitz 02 C.D.N. Bidasoa Xxi 35:05.81
- GOÑEZ ORTUÑEZ Jon 05 C.D. Fortuna 35:06.38
Neguko ligako 1. jardunaldia bertan behera
Bestalde, larunbat honetan ere Tolosan ospatzekoa zen Neguko ligako 1. jardunaldia bertan behera geratu da. Gipuzkoako Igeriketa Federazioak argitara emandako oharrean dioenez, Euskadiko Igeriketa Federazioak ezarritako irizpideak jarraituz Neguko Ligako 1.jardunaldia bertan behera uzteko erabakia hartu dute, COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren eraginez. Gaineratu dutenez, beste hainbeste saiakera egiten jarraituko dute txapelketak, eta federazioko ekintza guztiak, aurrera atera daitezen ahalbidetzeko.
Igeriketa
Leticia Canales, Europako txapeldun
Pauline Ado Angeluko surflariarekin jokoan zuen Europa WSL Qualifying Serieseko titulua eskuratu zuen sopeloztarrak
Europako Junior Zirkuituko lehen txapelketa irabazi du Adur Amatriainek
Bigarren Kai Odriozola sailkatu zen eta nesken mailan Janire Gonzalez finalerdietara ailegatu zen
Ruben Vitoriak Caparicako surf txapelketa irabazi du
Caparican lortutako 3.000 puntuek World Surf Leagueko Europako rankingeko 11. postuan jarri dute