ARRAUNA
Distantzia luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa lehiatu zen igandean Legution
Distantzia luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zen pasa den igandean Legution, goizeko hamaiketatik aurrera
Euskadiko Federazioak egindako ahaleginak erantzun ona izan du aurten eta puntako hainbat traineru izan ziren nor baino nor igandean. Emakumezkoetan zazpi ontzik eman dute izena, tartean Euskotren Ligako Orio, Donostiarra eta Hondarribia, eta gizonezkoetan hamaikak, Eusko Label Ligako seik.
Proba beteranoen estropadarekin hasi zen eta maila honetan sei traineruk hartu zuten parte: Badok 13 (Zarautz), Bilbo Beteranoak, Fortuna, Iberia (Sestao), Mundaka eta Plentzia. 4.000 metroko ibilbidea bete zuten, bi luze eta ziaboga bakarrarekin.
Ondoren izan zen emakumezkoen txanda, distantzia berdinarekin. Maila honetan zazpi ontzi aritu ziren lehian: Deusto, Kaiarriba, Hondarribia, San Juan, Orio, Tolosa eta Zarautz. Donostiarra izan zen garailea baina lehia haundia egon zen azken unera arte, oriotarrak irabazlearengandik segundo eskasera sailkatu zirelarik helmugan.
Eta azkenik gizonezkoen txanda izan zen, hauek 6.000 metroko ibilbidearekin. Guztira 11 traineruk hartu zuten parte txapelketan, izen handiak tartean: Arkote, Deustu, Hondarribia, Getaria, Kaiarriba, Mutriku, Ondarroa, Orio, San Juan, Zarautz eta Zierbena. Gizonezkoen estropada Zierbenak irabazi zuen, atzetik Donostiarra, Ondarroa eta Orio sailkatu zirelarik.
Honakoa izan zen Legution lehiatutako Euskadiko Distantzia Luzeko Traineru Txapelketaren sailkapena:
Emakumezkoak
1. Donostiarra 15:41
2. Orio 15:42
3. Hondarribia 15:49
4. San Juan 16:01
5. Tolosaldea 16:01
6. Deustu 16:09
7. Zarautz 16:51
Gizonezkoak
1. Zierbena 21:04
2. Donostiarra 21:12
3. Ondarroa 21:14
4. Orio 21:15
5. Hondarribia 21:17
6. Getaria 21:43
7. San Juan 21:45
8. Deustu 21:46
9. Arkote 22:01
10. Zarautz 22:48
11. Mutriku 23:24
Hondarribia eta Arraun Lagunak, Euskadiko Txapeldun
Lekeition jokatu den lehian, ‘Lugañene’ ontzikoak nagusitu dira emakumezkoetan eta ‘Ama Guadalupeko’ arraunlariak gizonezkoetan
Santurtzi eta Deustu, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko traineruen txapelketa lehiatu zen asteazkenean Lekeition, 18:00etatik aurrera
Urolaren 45. Igoera-Jaitsiera piraguismo proba lehiatu da Zumaian
Itxas-Gain kirol elkarteak antolatutako hitzordu honetan ehundik gora piraguistek parte hartu zuten igande goizean