EUSKAL PILOTA
Dena prest dago Lau eta Erdiko Emakumeen aurtengo txapelketaren finaletarako
Argazkia: ARITZ LOIOLA / FOKU
Lau eta Erdiko Emakume Master Cup txapelketaren finalak jokatuko dira Barakaldon igande honetan bertan
Barakaldoko udal frontoian jokatuko diren lehen mailako finalen aurkezpen ekitaldia egin berri dute eta bertan izan dira antolatzaile eta babesleez gain, lau protagonista nagusiak. Pilota goxoarekin Espinar eta Etxaniz ariko dira lehian, eta mistoarekin, Arrillaga eta Larrarte.
Esan bezala, pilota bigunarekin Patri Espinar eta Leire Etxanizek neurtuko dituzte indarrak. Espinar iazko irabazlea da, baina Etxanizek lau txapel jantzi ditu azken hiru urteetan.
Pilota mistoko bi finalistak, aldiz, gazteagoak dira, Arrillagak 17 urte ditu, eta Larrartek, 19. Gipuzkoakoak dira biak eta lagun minak, Aginagakoa da Arrillaga, eta Bidania-Goiatzekoa Larrarte, eta oso ondo ezagutzen dute elkar, Su-Berri elkartean elkarrekin entrenatzen baitute.
Igandean lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta, lehenbizikoz, pilota mistoa erabili dute aurtengo txapelketan. https://t.co/dEy5KmobbT
— Berria.eus (@berria) December 11, 2019
Hirugarren urtea da Emakume Master Cup txapelketa antolatzen dutela, eta emaitzak onak izan direla begi-bistakoa da. Pilotariek gero eta maila hobea dute eta lehenbizikoz pilota mistoa erabili dute aurtengo txapelketan, ziurrenik etorkizuna marraztuko duen modalitatea.
Pilota mistoarekin jokatzearen abantailak eta zailtasunak nabarmendu zituzten aurkezpen-ekitaldian: «Alde batetik, jokoa biziagoa eta politagoa da. Tanto ikusgarriagoak lortzen ditugu pilota mistoarekin eta publikoak gehiago gozatzen du joko mota honekin.
Honakoan hogei emakumek erabaki dute pilota mistoarekin jokatzea eta antolakuntzak bi txapelketekin jarraitzeko asmoa azaldu du, zeinetan parte-hartze markak hautsi dira aurten, guztira 92 pilotari izan baitira lehian.
Finalak Barakaldoko udal frontoian jokatuko dira 12.00etan hasita (aurretik umeen erakusketa partidak egongo dira), sarrera doanekoa izango delarik. Bertatik bertara ikusteko aukera izango ez duenak aldiz telebistaren bitartez jarraitu ahal izango ditu, ETB1ek zuzenean emango baititu bi finalak.
Urriza eta Zubirik pauso handia eman dute sailkatzerako bidean
Sagardoaren Txapelketako laugarren jardunaldian, Aldabe eta Larrañaga 30-17 mendean hartu ondoren
Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia lehiatu da
Datorren asteburuan errekuperazio jardunaldia izango da eta horrekin ligaxkako lehen itzulia amaituko da
Nafarroa Foru Komunitatea txapelketa azken txanpan sartu da
Atarrabiako jardunaldi bikoitzak eskuzko txapeletarako ibilbide orria definitu du