IGERIKETA
Datorren urtera atzeratu dute 50. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia
Antolakuntzak jakinarazi duenez, itsas zeharkaldiaren 50. urteurreneko proba 2021eko uztailera atzeratzea erabaki dute
Uztailaren 25ean zen jokatzekoa Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren 50. urteurreneko proba, baina egoerak hala bultzatuta, azkenean ez da posible izango aurten lehiatzea.
COVID-19a eragin zuen egoeraren aurrean, iragan martxoaren 26an ateratako azken oharrean, 50. edizioa bere horretan mantentzen zutela jakinarazi zuten, data berdinetan gainera, uztailak 25-26, alegia.
Orain zabaldutako agirian diotenez, haien esku zegoen guztia egin dute zeharkaldia aurten egin ahal izateko, baina bizi ditugun baldintza hauetan, ezinezkoa egin zaie aurreikusita zuten programarekin jarraitzea, eta 50. urteurrenak trataera berezia merezi duela kontutan hartuta, datorren urterarte atzeratzeko deliberoa hartu dute.
Izena emanda duten igerilariek bi aukera izango dituzte, batetik, datorren urtean ospatuko den 50 urteurrenerako izen-ematea mantendu, eta, bestetik, izen-emate kuota itzultzea eskatu eta baja eman.
Izen-ematea mantentzeko erabakia hartuko duten igerilariek, ez dute gestiorik egin beharko, baina baja eman nahi dutenek, 15 eguneko epea izango dute haien asmoa jakinarazteko. Edozein kasutan, antolatzaileek posta elektroniko bat bidaliko diete hurrengo egunetan, izen-emateen plataformatik jarraitu beharreko pausoak adieraziz.
Bestalde, datorren urtean berriz ere izen-emateak irekiko dira orain libre geratzen diren plazekin, beti ere gaur egungo prezioak mantenduz (bigarren fasea).
Antolakuntzatik hurrengo urtean burutuko den probara batzeko deia luzatu dute, baina hala ere, igerilariek entrenatzen jarraitu eta ur irekietako igeriketaz gozatu dezaten, proba berri bat antolatzeko aukera aztertzen ari direla aipatu dute, beti ere egoerak uzten badu eta arauak errespetatuz (azaldu dutenez, hurrengo egunetan emango dituzte xehetasun gehiago).
Azkenik, eskerrik beroenak helarazi dizkiete babesleei, kirolariei zein zaleei, guztiek leial jarraituko dutelakoan itsas zeharkaldiaren antolatzaileekin elkarlanean.
Getaria-Zarautz Zeharkaldia
Getaria-Zarautz estatu mailako itsas zeharkaldirik handienetakoa da. Izan ere, 3.300 igerilarik baino gehiagok parte hartzen dute, eta ondorioz, prestigio handia du.
2.850 metrotako distantzian lehiatzen den proba honek 50 urte bete berri ditu eta eskarmentu handia du. Igerilarien artean ere oso estimatua da, maila altuko kirola eta izaera herrikoia uztartzen jakin baitu.
Ostiralean da Euskal Mendizaletasunaren XXIV. Gala Amurrion
Euskal Mendizale Federazioak eta Pyrenaica aldizkariak 2019. urteko euren sariak banatuko dituzte Amurrio Antzokian
Emakume Master Cup txapelketa Villabonan
Bearzana pilotalekuan, pilota goxuarekin jokatutako eskuz binakako Emakume Master Cup txapelketako lau norgehiagoka izan ziren iragan larunbatean
Hodei Hiruretagoienak eta Udane Ostolazak errekorrak lortu dituzte
Udane Ostolazak 14 urterekin 75kg-ko harria ofizialki jasotzen duen lehen emakumea izan da eta Hodei Iruretagoienak orain arte inork egin ez duen marka bat ezarri du