2018.06.14 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, EUSKAL HERRIA TXAPELA, FUTBOLA
II. Euskal Herria Txapela [gizonekoak] abuztuaren 4an jokatuko da, eta VIII. Euskal Herria Kopa [emakumezkoak] irailaren 2an, Athleticen eta Realaren artean bietan. Lekua eta ordua oraindik zehaztu gabe dago –
2018.06.5 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, FUTBOLA
Reala nagusi izan da Faduran jokatutako VIII. Euskal Herria Koparen bigarren finalerdian. Hartara, finala Erreala eta Athleticen artean jokatuko da, finalaren zelaia eta data oraindik zehazteke daude baina.
2018.06.3 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, FUTBOLA
Athletic izango da VIII. Euskal Herria Kopako finalean, lehen finalerdian Eibarri garaituta. Bigarren finalerdia San Ignacio – Realaren arteko partidan erabakiko da, asteartean Faduran (Getxo).
2018.05.30 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, FUTBOLA
San Ignacio taldeak irabazi eta aurrera egin du Euskal Herria Kopan: Realaren aurka jokatuko du finalerdietan.
2018.05.29 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, FUTBOLA
Garmendipen (Azpeitia) jokatuko da Athletic-Eibar emakumezkoen Euskal Herria Koparen finalaurrekoa
Zapatuan izango da partida, 17:00etan, eta sarrera doan izango da.
2018.05.24 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, FUTBOLA
Hernaniko Zubipean jokatu da Euskal Herriko Futbol Koparen 2. faseko lehen partida. Emaitza, Añorga 1-3 Eibar. Hartara, Eibarrek aurrera egingo du leihaketan.
2018.05.17 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, FUTBOLA
Gaur Serraltan 3. multzoko bigarren kanporaketa jokatu da. Markagailua: Pauldarrak 0-3 San Ignacio. Emaitza honekin aurrera egin du San Ignacio Euskal Herriko Futbol Koparen bigarren kanporaketan.
2018.05.15 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, FUTBOLA
Gaurko neurketan Eibar nagusi izan da Angeluko Genêts zelaian 2. multzoko 2. kanporaketan, eta Euskal Herria Kopako 2. fasera pasako da, dagoeneko sailkatuta dauden Mulier eta Añorgarekin batera. Ostiralean erabakiko da laugarren sailkatua, Pauldarrak eta San Ignacio artean jokatuko duten partidan.
2018.05.12 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, FUTBOLA
Gaur arratsaldean Oiartzungo Karla Lekuonan Añorgak 2 eta 1 irabazi dio Oiartzun taldeari. Hartara, 2018ko Euskal Herriko Kopako 1. Multzotik Añorga pasatu da 2. fasera, pronostikoen arabera faboritoa Oiartzun zela pentsatzea bazegoen ere.
2018.04.30 | @eu, EUSKAL HERRIA KOPA, FUTBOLA
Jokoa 0-0 amaitu ondoren, Mulier nagusitu da penalti jaurtiketan eta zuzenean pasako da Euskal Herriko Futbol Koparen 2. fasera, 4. multxoan bi talde bakarrik egokitu direlako.