MENDI LASTERKETAK
Bueltan da Hiru Haundiak mendi proba
Pandemiak proba entzutetsu hau gogor kolpatu zuen eta aurreko edizioak bertan behera utzi behar izan zituzten antolatzaileek, baina oraingoan, hiru urteren ostean, bueltan da “Hiru Handiak”, XXII. edizioarekin.
Horren karira, Hiru Haundiak mendi probaren aurtengo edizioa aurkezteko prentsaurrekoa eman zuten pasa den asteazkenean antolakuntzako kideek zein babeeleen hainbat ordezkarik eta bertan aditzera eman zutenez, Urriaren 9an egingo den probaren dortsalak agortu egin dira dagoeneko.
Gorbeia, Anboto eta Aizkorri mendien gailurrak zeharkatuko dituen proban mila kirolarik hartuko dute parte (araudiak baimentzen duen kopuru maximoa, alegia), eta gainera Mont Blanc-eko ultrafondoko lasterketarako sailkatzeko baliogarria izango da.
Mendiko erresistentzia handiko proba da Hiru Haundiak, etapa bakar batean egiten dena, 24 orduko mugarekin eta 101,6 kilometrotara iristen dena, 5.126 metroko desnibel positibo metatuarekin.
Probaren bideo-laburpen hunkigarri baten emanaldiaren ondoren, Eduardo Martinezek, probaren zuzendariak, Manuel Iradier Sociedad Excursionista elkartearekin batera egindako lan handia azpimarratu nahi izan zuen, ekitaldiaren funtsari eta nortasun-ezaugarriari eusten jarraitzeko.
Emandakoaren datuen arabera, parte hartzaileen %94a Euskal Herrikoak dira, eta gainerakoak –28 ordezkari– Madril, Leon, Lleida eta A Coruñatik etorriko dira. Emakumeen parte-hartzea handitu egin dela azpimarratu zuten ere, kopuru osoaren %10a gainditzeraino.
Ekitaldia Fernando Casi Leon Manuel Iradier Txangolari Elkarteko presidenteak itxi egin zuen. Proba, testuinguru historikoan kokatu ondoren, bere esker ona adierazi zien boluntarioei, Hiru Haundiak aurrera eramateko funtsezko laguntza baitira.
Hiru Handiak mendi-lasterketa
Hiru Haundiak mendiko iraupen-lasterketa erreferentea da Euskal Herrian, Sociedad Excursionista Manuel Iradierren eskutik antolatuta 1987. urtetik, estatu mailan proba aitzindaria delarik.
Euskal medietako gailur nabarmenenak bateratzen ditu ibilbide berdinean: Gorbea (Araba) 1481m, Anboto (Bizkaia) 1331m eta Aizkorri (Gipuzkoa) 1523m. Gailur bakoitza erkidegoko probintzia bati dagokio eta bakoitza parke natural batean kokatuta dago. Ibilbidea 101km dira, 10.000m baino gehiagoko desnibelarekin eta 24 ordu gehienez erronka betetzeko.
10 urtetan zehar, 1987tik 1996ra, proba urtero antolatu izan da eta hortik aurrera, bi urtetan behin: 1998, 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2010… 2020. Urtetik aurrera alabaina, lasterketa berriro urtero antolatzeko erabakia hartu zen.
2000, 2002 eta 2004. urteetan, ibilaldiarekin batera, hiru etapatan banatuta zegoen lasterketa bat ospatu egin zen. 2006. urteko edizioan, ibilaldia eta lasteketa bateratu egin ziren, partaide denak modu berean parte hartuz, gutxieneko denborarik gabe eta 24 orduko gehienezko denborarekin.
Bertan behera geratu da Getariako Triatloia
Asteak ziren zalantzan zegoela lasterketa baina berrogeialdiko lehenengo epea amaituta hartu dute azken erabakia
«Berdintasunaren bidean» erakusketa
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren iazko edizioko 82 irudiekin osatutako argazki erakusketa partekatu dute sare sozialetan
Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik
Lehen fasea, Martxoaren 24ean hasi eta Apirilaren 23an bukatuko da, honakoentzako delarik: Ohikoak 3/5, Patinatzaileak 3/5, Dortsal Solidarioak eta Pakete Turistikoak