EUSKAL PILOTA
Bost bikote izango dira Erremonteko Binakako Txapelketan
Larunbat honetan hasiko da Binakako Erremonte Txapelketa, non guztira sei bikote arituko diren Galarretan nor baino nor gehiago txapela janzteko asmoz: Urriza-Labaka —azken txapeldunak—; Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a; Juanenea-Aizpuru III.a; Ansa II.a-Martirena; eta Segurola-Larrañaga.
Ligaxka azaroaren 6tik, abenduaren 18ra jokatuko da eta egutegia honakoa da:
-Azaroak 6 (larunbata): GOIKOETXEA V.a-BARRENETXEA V.a vs. JUANENEA-AIZPURU III.a
-Azaroak 13, 20, 27 (larunbatak): partida bakarra jokatuko da jaialdiko.
-Abenduak 2, 4, 9, 11, 16, 18 (Ostegun eta larunbatak): partida bakarra jokatuko da jaialdiko.
Txapelketako 9 jaialdiak jokatu ostean, lau bikote pasako dira ondorengo fasera, bikote bat kanpoan geratuz, hortaz finalaurrenetan lehen 4 postuetan sailkatu diren 4 bikoteak izango dira, hauen gurutzaketak honakoak izango direlarik: ligaxkako lehen sailkatua, laugarrenaren kontra eta bigarrena, hirugarrenaren aurka.
Azkenik, abenduaren 24an jokatuko diren partida hauetan irabazle irteten diren bi bikoteek jokatuko dute aurtengo Binakako Erremonte Txapelketaren finala, abenduaren 29an.
Ez da atzerapenik izango eta Covid 19-arekin erlazioa duen kasuren bat balego lesio moduko tratamendua jasoko luke. Halaber, bai Covid 19-agatik bai beste arazo batengatik pelotari batek ezin badu jokatu, Oriamendi 2010 enpresak antzeko maila duen batekin ordezkatuko du.
Partida hasi aurretik, ordezkorik posible ez bada, bikotearen uztea emango da eta bere finalaurrenean jokatu duen bikotea sailkatuko da finalera.
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.ak eta Juanenea-Aizpuru III.ak jokatuko dute txapelketako lehen partida, ligaxkako aurrenekoa, larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan hasiko den pilota jaialdian. Txapelketako lehia ekitaldiko bigarrena izango da, aurretik Zaldua II.a-Zubiri eta Urrutia II.a-Martirena arituko dira eta ekitaldia ixteko Segurola-Zaldua eta Loitegi-Larrañaga bikoteen arteko norgehiagoka lehiatuko da.
2022ko E.H-ko Pilota Egokituko topaketa, larunbatean Azpeitian
Lehen aldiz, Euskal Herri mailako Pilota Egokituko topaketa bat antolatuko da
Markina-Xemeingo Grand Slama ekainaren 12an hasiko da
Puntistarik onenak ibiliko dira lehian, hiru bikoteko bi multzotan banatuta
Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitu da
Urriza-Zubiri, Goikoetxea V-Barrenetxea IV, Segurola-Azpoiroz eta Ansa II-Juanenea bikoak sailkatu dira