HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako bi saio jokatu dira
Pasa den abuztuaren 14an txapelketako aurreneko jardunaldia Laukizen ospatu ondoren, larunbat honetan, abuztuak 21, Berrizen ospatu da Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren saioa Berrizburun.
Pisaketak 14:00etan izan ziren eta tiraldiak, berriz, arratsaldeko 17:00etatik aurrera lehiatu ziren. Bertan sei taldek hartu zuten parte: Gaztedi A, B eta C, Akelarre, Getxo eta Goiherri.
Aurreko jardunaldian Gaztedi A taldea puntu bateko abantailaz nagusitu bazen, honakoan Goiherrirekin berdinduta amaitu zuten, biek ala biek 5,5 puntu bildu zituztelarik.
Lehenengo jardunaldiko emaitzak, abuztuaren 14an Laukizen: Gaztedi A 5 puntu, Goiherri 4 puntu, Gaztedi B 3 puntu, Akelarre 2 puntu eta Gaztedi C 1 puntu.
Bigarren jardunaldiko emaitzak, abuztuaren 21ean Berrizen: Gaztedi A 5,5 puntu, Goiherri 5,5 puntu, Gaztedi B 4 puntu, Akelarre 3 puntu, Getxo 2 puntu eta Gaztedi C 1 puntu.
Bi jardunaldiak jokatu ostean honela dago sailkapen nagusia:
1. Gaztedi A 10,5 puntu
2. Goiherri 9,5 puntu
3. Gaztedi B 8 puntu
4. Akelarre 6 puntu
5. Getxo 2 puntu
6. Gaztedi C 2 puntu
Hurrengo fasea Goiherrin izango da abuztuaren 29an, non Gaztedi A, Goiherri, Gaztedi B, Akelarre, Getxo eta Gaztedi C taldeak arituko diren nor baino nor gehiago.
Iazko Lur Gaineko Bizkaiko txapelketan, Erandioko Goiherri A taldea nagusitu zen, irailaren 12 eta 19an jokatutako bi jardunaldiak irabazita eta guztira 10 puntu eskuratuta. Atzetik, bigarren Laukizko Gaztedi geratu zen 8 punturekin, eta Erandioko Akelarre hirugarren 6 puntu pilatuta. Laugarrena Akelarre izan zen (6 puntu) eta bosgarrena Goiherri B taldea, bi punturekin.
Binakako Aizkolari Txapelketako hirugarren jardunaldia lehiatu zen Iraetan
Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia nagusitu ziren, Zaldua eta Txapartegiren aurka
640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapela jantzi dute Beti Gazteko mutilek
Emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldia ere jokatu zen larunbatean Berangon
Binakako Aizkolari Txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu zen Burgelun
Julen Alberdi ‘Txikia VI’ eta Suharri Rodriguez nagusitu ziren, Mugertza eta Gabirondoren aurka