HERRI KIROLAK/AIZKORA
Bizkaiko Banakako 1. Mailako Aizkora txapelketa jokatu da
Iragan ostiralean, abenduaren 24an, jokatu zen Zorrotzako frontoian Bizkaiko Banakako 1. Mailako Aizkora txapelketa, arratsaldeko 17:30ean hasita, non honako aizkolariek neurtu zituzten indarrak: Dimako Aitzol Atutxa zein Xabier Gartzia “Utxu”, Barakaldoko Julen Larrea, Hodei Ezpeleta eibartarra, David Naredo asturiarra eta Mallabiako Ioritz Gisasola “Zelai IV”.
Lau kanaerdiko (54 ontza), 60 ontzako enbor bi eta oinbiko bi (72 ontza) moztu behar izan zituzten.
Azkenean Aitzol Atutxa dimoztarra nagusitu zen, lehenengo hiru sailkatuen artean lehia estua egon zelarik. Izan ere, Atutxak soilik 8 segundoko abantaila atera zien bigarren eta hirugarren sailkaturikoei, azken bi hauen arteko aldea are txikiagoa izan zelarik.
SAILKAPENA
1 Aitzol Atutxa 27 minutu eta 05 segundo
2 Julen Larrea 27 minutu eta 13,19 segundo
3 Hodei Ezpeleta 27 minutu eta 13,67 segundo
4 David Naredo 28 minutu eta 37 segundo
5 Ioritz Gisasola Zelai IV.a 35 minutu eta 47 segundo
6 Xabier Gartzia “ Utxu” 40 minutu eta 17 segundo
Aizkora txapelketaren aurretik, Zorrotzako frontoian bertan, BILBAO KIROLAK trontza desafioa lehiatu zen, honako bikoteen artean: Agirre-Zubiaurre (Bizkaia), Lapazaran-Lopez (Araba) eta Elizondo-Ruiz de Aretxabaleta (Araba).
Gogoratu beharra dago, pasa den igandean, hilaren 19an, Algortan jokatu zela Emakumezkoen Bizkaiko Aizkora Txapelketa, non Karmele Gisasola Zelai III.a, Uxue Ansorregi eta Garazi Arruti aritu ziren nor baino nor gehiago.
Lanak amaitzen azkarrena Mallabiko Karmele Gisasola Zelai III.a izan zen, atzetik sailkatu zirelarik, Uxue Ansorregi mendaroarra eta Garazi Arruti bilbotarra, hurrenez hurren.
SAILKAPENA
1 Karmele Gisasola Zelai III.a 11 minutu eta 37 segundo
2 Uxue Ansorregi 11 minutu eta 53 segundo
3 Garazi Arruti 18 minutu eta 14 segundo
Beti Gaztek, bostik bost
600 kiloko gizonezkoen Euskal Herriko txapela ere jantzi zuen lesakako sokatira taldeak
Urrak, Sorondok eta Amundarain-Soroak jantzi dituzte txapelak
Egur Sportek antolaturiko aizkora zein harrijasotze txapelketen finalak lehiatu ziren igandean Izarraitzen
Beti Gaztek irabazi du emakumezkoen pisu arineko txapela
500 kiloko kategorian, Beti Gaztek 12 puntu lortu zituen, Ibarrak 9, Txantreak 6, Badaiotzek 3 eta Berriozarrrek 0