EUSKAL PILOTA
Bizkaia Torneoaren seigarren jardunaldia jokatu da
Argazkiak: Innpala
Asteburu honetan jokatu da Bizkaia Pala Torneoaren seigarren jardunaldia baina saio bakoitzeko partida bakarra jokatu ahal izan da, COVID19 gaitzari aurre egiteko ezarritako konfinamenduak aurreikusita zeuden norgehiagokei eragin baitie.
Aurreneko ekitaldia pasa den ostiralean, apirilak 30, lehiatu zen Bizkaia Frontoian, arratsaldeko 18:30etan hasita, bertan honako lehia izan zelarik: Maldonado eta Ibai Perez Fusto Del Rioren aurka.
Partida honetan maila bikainean aritu ziren urdinez jantzitako Fusto eta Del Rio eta garaipen erosoa lortu zuten Maldonado-Ibai Perez bikote gorriari 3-0 irabazita (3-10, 8-10,8-10), hartara lidergoa ere eskuratu zutelarik.
56 minutu iraun zituen norgehiagokak eta hasieratik urdinak nagusitu ziren, lehenengo jokoa erraz irabazi zutelarik. Handik aurrerako bi jokoetan ere hobeagoak izan ziren eta beraz sailkapeneko aurreneko lekura eraman dien garaipena lortu zuten. Aurrelari argentinarren arteko lehian Fusto nagusitu zen eta Maldonadok aldiz ez zuen bere mailarik onena erakutsi.
Larunbatean, maiatzak 1, Larrabetzun, jokatu zen jardunaldiko bigarren partidua, arratsaldeko 18:00etan hasita, Fusto-Del Rio eta Ibarguren-Urrutia bikoteen artean.
Ostiralean ez bezala, honakoan Fusto eta Del Rio ez ziren fin aritu eta orainarte txapelketan zorterik gabe ibilitako Ibarguren eta Urrutiak erakutsitako joko onari probetxua atera zioten behingoz, 3-0 irabazi zutelarik (6-10, 6-10,6-10). Lazkaoko aurrelariaren abiadura eta Armintzako atzelariaren sendotasuna izan ziren garaipenaren ardatzak. Fusto eta Del Rio lidergoan mantentzen dira oraindik porrot honen ostean baina ondo baino hobeto jabetu ziren aurkari potenteak izango dituztela aurrean txapelketa irabazteko nahian.
Asteburuko emaitzak:
Apirilaren 30ean, 18:30, Bizkaia frontoia
Maldonado-Ibai Perez 0 Fusto-Del Rio 3
Maiatzaren 1ean, 18:00, Larrabetzu
Fusto-Del Rio 0 Ibarguren-Urrutia 3
SAILKAPENA:
Fusto-Del Rio, jokatutako partidak 6, irabazitako jokoak 14, galdutako jokoak 8: 14 puntu
Maldonado-Ibai Perez, jokatutako partidak 5, irabazitako jokoak 12, galdutako jokoak 5: 12 puntu
Gaubeka-Gordon, jokatutako partidak 5, irabazitako jokoak 11, galdutako jokoak 10: 11 puntu
Necol-Cambos, jokatutako partidak 4, irabazitako jokoak 8, galdutako jokoak 8: 8 puntu
Ibarguren-Urrutia, jokatutako partidak 5, irabazitako jokoak 6, galdutako jokoak 12: 6 puntu
Garate-Ibargaray jokatutako partidak 3, irabazitako jokoak 1, galdutako jokoak 9: 1 puntu
Hurrengo jardunaldiak:
Maiatzaren 8an,17:00, Bizkaia frontoia
Necol-Cambos vs. Garate-Ibargaray
Maldonado-Ibai Perez vs. Gaubeka-Gordon
Maiatzaren 15ean, 17:00, Bizkaia Frontoia
Maldonado-Ibai Perez vs. Garate-Ibargaray
Fusto-Del Rio vs. Necol-Cambos
Bizkaia Torneoa
3 fase izango ditu txapelketak:
a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.
Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).
Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.
Berria Erremonte Txapelketa 2022 aurkeztu dute
Sei bikotek hartuko dute parte aurtengo lehiaketan, bi taldetan banatuta
Emakumezkoen pilotako II. Nafarroako txapelketa aurkeztu dute
Maiatzean eta ekainean, eskuz binakako partiduak zein binakako gomazko paletakoak jokatuko dira
Behar Zana elkartearen 75. urteurreneko egitaraua aurkeztu dute
Pilota ardatz hartuta, ekitaldi sorta antolatu du Euskal Herriko zaharrenetakoa den elkarteak