EUSKAL PILOTA
Bizkaia Torneoaren lehen jardunaldia jokatu da
Argazkiak: Innpala
Iragan larunbatean hasi zen Bizkaia pilotalekuan Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021, aurreneko jardunaldian bi norgehiagoka lehiatu zirelarik: Fusto -Del Rio vs. Ibarguren -Urrutia eta Gaubeka -Gordon vs. Necol -Cambos.
Guztira 6 bikotek parte hartuko dute txapelketan, Innpala koadroko 10 pilotarik eta afizionatuen arteko 2 gonbidatuk, Roman Maldonado (Argentina) eta Valentin Cambosek (Lapurdi): Necol-Cambos, Maldonado-Ibai Perez, Fusto-Del Rio, Gaubeka-Gordon, Ibarguren-Urrutia eta Garate-Ibargaray.
Larunbateko aurreneko partiduan, Fusto eta Del Riok 3-1 (10-5,6-10,10-4,10-9) irabazi zieten Ibarguren eta Urrutiari. Norgehiagoka honetan aritu ziren palistek ez zuten bere mailarik onena eman baina Urrutia behintzat nahiko ondo aritu zen, bera izan zelarik kantxa gainean onena, nahiz eta garaipena eskuratzeko balio ez zitzaion.
Bigarren lehian berriz, Gaubeka-Gordon bikotea 3-2 nagusitu zen Necol eta Cambosen aurrean (3-10,10-8,10-4,7-10,10-7). Aurrelarien arteko lehia polita eta orekatua izan zen baina atzealdean pilotakada eder batzuk kenduta behar baino hutsegite gehiago izan ziren. Partiduaren gakoa debutaría zen Valentin Cambos baionarrak sakez egindako hutsegiteetan egon zen. Hala ere, partidu ona jokatu zuen eta atzealdean ondo defendatu zen uneoro.
Martxoak 27ko emaitzak
Fusto-Del Rio 3 / Ibarguren-Urrutia 1
Gaubeka-Gordon 3 / Necol-Cambos 2
Hurrengo jardunaldiak:
Apirilak 3, 17:00, Bizkaia Frontoia
Necol-Cambos vs. Ibarguren-Urrutia
Gaubeka-Gordon vs. Maldonado Ibai Perez
Apirilak 9, 18:30 Bizkaia Frontoia
Ibarguren-Urrutia vs. Maldonado-Ibai Perez
Gaubeka-Gordon vs. Garate-Ibargaray
Bizkaia Torneoa
3 fase izango ditu txapelketak:
a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.
Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).
Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.
Hasi da buruz buruko erremonte txapelketako final laurdenetako ligaxka
Aritz Juaneneak 19-30 irabazi zion Imanol Ansari Kutxabank Torneoko final-laurdenetako ligaxkaren estreinaldian
Tambourindeguyk eta Lekerikak irabazi dute Donibane Lohizuneko hirugarren Masterra
Jon Tambourindeguyk eta Unai Lekerikabeaskoak Goikoetxea eta Aldazabal bi jokotan menderatu dituzte, 11-15 eta 7-15
Nafarroako erremonte txapelketako aurkezpena egin dute
Bost bikotek jokatuko dute ostiral honetan hasi eta urriaren 10ean amaituko den txapelketa