EUSKAL PILOTA
Bizkaia Torneoaren laugarren jardunaldia jokatu da
Argazkiak: Innpala
Bizkaia Pala Torneoaren laugarren jardunaldia jokatu zen pasa den asteburuan, Bizkaia Frontoian.
Lehenengo bi norgehiagokak ostiralean izan ziren, Maldonado-Ibai Perez bikotea Necol eta Cambosen aurka aritu zen eta Gaubeka-Gordon bikoak berriz Ibarguren eta Urrutiarekin neurtu zituen indarrak.
Aurreneko partidan, Innpalako bi palista onenetarikoak lehiatu ziren elkarren aurka, bata zein besteak etorkizun haundiko gaztea izan zutelarik bikotekide. Maldonado aurrelari ausarta da eta bi eskuekin ederki moldatzen dena nahiz eta oraindik asko ikasteko duen. Cambos aldiz potentzia ikaragarria duen palista da eta Txapelketako ezustekoa izan daiteke. Oraingoan baina, ez Cambos ezta Necolek (gripeak jota zegoena) ez zuten bere maila eman eta 0-3 galdu zuten Maldonado eta Ibai Perezen aurka.
Bigarren partiduan, Ibarguren-Urrutia eta Gaubeka-Gordon bikoteak neurtu ziren, azken hauek nagusitu zirelarik 3-2ko emaitzarekin. Partidu ederra jokatu zuten bi bikoteek eta gerora irabazleak izandakoek 2-0 aurretik jartzea lortu bazuten ere, Ibarguren eta lehiako onena izandako Urrutia suspertu ziren eta hurrengo bi jokoak irabazita, bosgarren joko erabakigarrira eraman zuten lehia. Azken set honetan baina, nekearen ondorioz ezin izan zuten berau irabazi, garaipena gorrien alde erori zelarik
Larunbatean jokatu zen jardunaldiko hirugarren norgehiagoka, Fusto-Del Rio eta Garate-D.Ruiz bikoen artean. Aurrekoan bezala Ibargarayk ezin izan zuen parte hartu eta berriro ere Ruiz sestaotar gaztea aritu zen bere ordez. Partiduan denetarik egon zen, hutsegite nabarmenak zein tanto ederrak eta azkenean Fusto eta Del Riok erraz nagusitu ziren 3-1.
Asteburuko emaitzak:
Maldonado-Ibai Perez 3 Necol-Cambos 0
Gaubeka-Gordon 3 Ibarguren-Urrutia 2
Fusto-Del Rio 3 Garate-Ruiz 1
SAILKAPENA:
Gaubeka-Gordon, jokatutako partidak 4, irabazitako jokoak 11, galdutako jokoak 7: 11 puntu
Maldonado-Ibai Perez, jokatutako partidak 3, irabazitako jokoak 9, galdutako jokoak 2: 9 puntu
Fusto-Del Rio, jokatutako partidak 3, irabazitako jokoak 8, galdutako jokoak 5: 8 puntu
Necol-Cambos, jokatutako partidak 4, irabazitako jokoak 8, galdutako jokoak 8: 8 puntu
Ibarguren-Urrutia, jokatutako partidak 4, irabazitako jokoak 3, galdutako jokoak 12: 3 puntu
Garate-Ibargaray jokatutako partidak 2, irabazitako jokoak 1, galdutako jokoak 6: 1 puntu
Hurrengo jardunaldia:
Apirilaren 23an, 18:30h, Bizkaia frontoia
Maldonado-Ibai Perez vs. Garate-Ibargaray
Gaubeka-Gordon vs Fusto-Del Rio
Apirilaren 24an, Necol-Cambos vs. Garate-Ibargaray
Bizkaia Torneoa
3 fase izango ditu txapelketak:
a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.
Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).
Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.
Abian da Gernika Grand Slam Zesta-punta txapelketa
Asteazken honetan jokatuko dira finalaurdenak: Antxon-Zabala vs Goenaga-Mandiola eta Arbe-Aldazabal vs Urko-Del Rio
Pala Ligako bosgarren jardunaldia lehiatu da
Fusto eta Urrutiak Garate-Ibai bikoteari irabazi zioten 3-1 (6-10,10-8,10-1,10-9)
Aldai-Orbegozo eta Espinar-Agirre, Emakume Master Cupeko finalean
Finalerdietan, 22-12 eta 22-18 irabazi diete Arrizabalaga-Gentzane Aldairi eta Ruiz de Infante-Arrillagari, hurrenez hurren