EUSKAL PILOTA

Bizkaia Torneoaren jardunaldia jokatu zen asteburuan

2021/05/18

Argazkiak: Innpala

Arratsaldeko aurreneko partiduan, Maldonado eta Ibai Perezek 3-0 (10-3,10-3,10-4) irabazi zioten Garate-D.Ruiz bikoteari. Hasi eta buka nagusitu ziren irabazleek, baina hala ere Garate eta Ruizek ez zuten partida txarra jokatu. Abiadura eta piloteo handiko tantuak izan ziren gehienak baina ia guzti-guztiak Maldona eta Perezen alde erori eta horren ondorioz markagailuan ez zen orekarik egon.

Bigarren norgehiagokan berriz, Fusto eta Del Riok 3-2 nagusitu ziren Necol eta A. Maldonadoren aurka. Partida polita jokatu zuten lau palistek, aurrekaldean lehia ezin zirraragarriagoa mantendu zutelarik Fusto eta Necolek. Garaipen honekin Fusto-Del Rio bikotea lidergoan mantentzen da eta finalerdietarako txartela eskuan dute.

Asteburuko emaitzak:

Maldonado-Ibai Perez 3  Garate-D.Ruiz 0

Fusto-Del Rio 3 Necol eta A. Maldonado 2

SAILKAPENA:

Fusto-Del Rio, jokatutako partidak 7, irabazitako jokoak  17, galdutako jokoak 10: 17 puntu

R. Maldonado-Ibai Perez, jokatutako partidak 7, irabazitako jokoak  15, galdutako jokoak 8: 15 puntu

Gaubeka-Gordon, jokatutako partidak 6, irabazitako jokoak  14, galdutako jokoak 10: 14 puntu

Necol-A. Maldonado, jokatutako partidak 6, irabazitako jokoak  13, galdutako jokoak 13: 13 puntu

Ibarguren-Urrutia, jokatutako partidak 6, irabazitako jokoak  9, galdutako jokoak 13: 9 puntu

Garate-D.Ruiz jokatutako partidak 6, irabazitako jokoak  4, galdutako jokoak 18: 4 puntu

Hurrengo jardunaldiak:

Maiatzak 21,18:30, Bizkaia Frontoia

Maldonado-Ibai Perez vs. Fusto-Del Río

Gaubeka-Gordon vs. Ibarguren-Urrutia

Maiatzak 21,17, Bizkaia frontoia

Necol-A.Maldonado vs. Ibarguren-Urrutia

Gaubeka-Gordon vs. Garate-D.Ruiz

Maiatzak 28, 18:30, Bizkaia Frontoia

R.Maldonado-Ibai Perez vs. Necol-A.Maldonado

Fusto-Del Río vs. Garate-D.Ruíz

Maiatzak 29,18:00, Armintza

Ibarguren-Urrutia vs. Garate-D.Ruiz

Gaubeka-Gordon vs Fusto-Del Rio

Bizkaia Torneoa

3 fase izango ditu txapelketak:

a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.

Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).

Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.

Emakume Master Cup Txapelketa Villabonan

Emakume Master Cup Txapelketa Villabonan

Pilota goxua modalitateko bi partida izango dira larunbatean Villabonan eta Binakako Emakumea Pilotari Txapelketako bigarren edizioa hasiko da ostiralean