EUSKAL PILOTA
Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021 hastear da
Argazkiak: Innpala
Aste honetan Bizkaia pilotalekuan Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021 hasiko da
Finala ekainaren 19an izango da, hura ere Bizkaia pilotalekuan. Beste hiru pilotalekutan ere jokatuko da torneoa, zehazki, Armintza, Larrabetzu eta Zallakoan.
6 bikotek parte hartuko dute, Innpala koadroko 10 pilotarik eta afizionatuen arteko 2 gonbidatuk, Roman Maldonado (Argentina) eta Valentin Cambosek (Lapurdi):
Necol-Cambos, Maldonado-Ibai Perez, Fusto-Del Rio, Gaubeka-Gordon, Ibarguren-Urrutia eta Garate-Ibargaray.
Esan bezala, torneoko nobedadeak Maldonado eta Cambos dira. Roman Maldonado duela 22 urte jaio zen Venado Tuerton baina Larrabetzun bizi eta Lagun Artea klubean aritzen da. Valentin Cambos baionarra berriz 26 urte ditu eta aurrekoa bezalaxe trinketearen mundutik dator.
Bizkaia Torneoak 3 fase izango ditu:
a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.
Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).
Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.
Bizkaia Torneoa Nazioarteko Opena 2021eko lehenengo jardunaldia larunbat honetan lehiatuko da, martxoak 27, arratsaldeko 17:00tan hasita, honako norgehiagoka egongo direlarik:
– 1. jardunaldia
Fusto – Del Rio vs. Ibarguren – Urrutia
Gaubeka – Gordon vs. Necol – Cambos
Gainerako jardunaldien inguruko informazio gehiagorako INNPALA-ren webgunea kontsulta dezakezu: https://in-pala.com
Ostiral honetan hasiko da Aretan 2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketa
Abenduaren 18an aurreneko finalaurdena jokatuko da: Aurrekoetxea (Lemoa) vs Maiz (Behar-Zana)
Iker Vicentek irabazi du Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia
Bigarrena Mikel Larrañaga izan zen eta Eneko Otañok osatu zuen podiuma
Gernika Grand Slameko finalerdiak jokatu ziren pasa den ostiralean
Beaskoetxea-Manzi eta Antxon-Zabala, datorren ostiralean jokatuko den finalerako sailkatu dira