EUSKAL PILOTA
Bizkaia Paleta txapelketako finalerdiak jokatu dira
Aurtengo Emakumezkoen Larruzko Pilotako Bizkaia Paleta Txapelketan, IV. edizioa dena, guztira lau bikote aritu dira nor baino nor gehiago txapelaren bila: Uxue Agirresarobe-Ariane Arrieta, Nagore Martin-Maider Huizi, Amaia Irazustabarrena-Leire Etxaniz eta Leire Galdos-Itsaso Erasun.
Guztien arteko ligaxka batekin hasi zen lehiaketa, finalerdiak zehazteko balio izan zuena, lehen sailkatuek laugarrenen aurka jokatu baitute eta bigarrenek hirugarrenen aurka, urtarrilaren 30ean egingo den finalerako txartela eskuratzeko asmoz.
Ligaxkako emaitzen arabera, finalerdietan Irazustabarrenak eta Etxanizek, bere aldetik, Galdos eta Erasun izan dituzte aurrez aurre, eta Huizi eta Martinek, Agirresarobe eta Arrietaren kontra jokatu behar izan dute.
Igande honetan beraz, eguerdiko 12:00etan, Larruzko Paletako Bizkaia Torneoko VI. edizioko finalerdiak jokatu ziren.
Lehendabiziko norgehiagokan Martin-Huizik bikoak Agirresarobe-Arrieta bikotea izan zuen aurrez aurre, emaitza honakoa izan zelarik: Martin-Huizi: 2 Agirresarobe-Arrieta: 0 (5/12,5/12).
Bikote gorria goitik behera nagusitu zen partidan eta Martin-Huizi finalean sartu dira norgehiagoka bakar bat galdu gabe eta joko maila bikaina erakutsiz. Galtzaileek pilotakada asko eman zituzten partidako fase askotan baina tantoak beti aurkarien alde egiten zuen.
Bigarren partidan Irazustabarrena-Etxaniz eta Galdos-Erasun bikoteak aritu ziren kantxan. Azkenean, Irazustabarrena eta Etxaniz finalean sartu ziren oso lehia estuan, hiru jokotan Galdos-Erasun bikotea 2-1 azpiratu ondotik (8/12,12/11,12/9).
Hernaniko aurrelaria bere laugarren finalean sartu da jarraian bere partida onena jokatu gabe. Galtzaileek partida beren eskuetan izan zuten bigarren jokoan 10 eta 11 tantoko berdinketarekin, baina finalean sartzeko aukera galdu zuten. Hirugarren jokoa berdinduta egon zen 8. tantora arte, baina ondoren garaileen eskarmentua nabaritu egin zen.
Bizkaia Torneoaren orainarteko emaitzak:
- jardunaldia (urtarrilak 2)
-Agirresarobe-Arrieta 0 Martin-Huizi 2 (8-12 / 8-12)
-Irazustabarrena-Etxaniz 2 Galdos-Erasun 1 (9-12 / 12-9 / 12-10)
- jardunaldia (urtarrilak 9):
-Irazustabarrena–Etxaniz 2 Agirresarobe-Arrieta 0 (12-9,12-9)
-Galdos-Erasun 0 Martin-Huizi 2 (10-12,9-12)
- jardunaldia (urtarrilak 16):
-Irazustabarrena-Etxaniz 1 Martin-Huizi 2 (10/12,12/9,5/12)
-Galdos-Erasun 2 Agirresarobe-Arrieta 0 (12/6,12/11)
Finalerdiak (urtarrilak 23):
-Martin-Huizi 2 Agirresarobe-Arrieta 0 (5/12,5/12)
-Irazustabarrena-Etxaniz 2 Galdos-Erasun 1 (8/12,12/11,12/9)
Final handia hilaren 30ean jokatuko da eta txapelketa ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko da.
Andrazkoen Larruzko Paleta IV. Bizkaia Torneoa – Finala
2022/01/30 Igandea 12:00etan
- eta 4. postua Agirresarobe – Arrieta vs. Galdos-Erasun
Finala Martin – Huizi vs Irazustabarrena – Etxaniz
Urriza eta Zubirik pauso handia eman dute sailkatzerako bidean
Sagardoaren Txapelketako laugarren jardunaldian, Aldabe eta Larrañaga 30-17 mendean hartu ondoren
Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia lehiatu da
Datorren asteburuan errekuperazio jardunaldia izango da eta horrekin ligaxkako lehen itzulia amaituko da
Nafarroa Foru Komunitatea txapelketa azken txanpan sartu da
Atarrabiako jardunaldi bikoitzak eskuzko txapeletarako ibilbide orria definitu du