EUSKAL PILOTA
Bizkaia Open pala txapelketa aurkeztu dute
Argazkiak: Innpala
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Innpalak antolatutako txapelketan 10 jardunaldi jokatuko dira, Bizkaia Frontoian, Larrabetzun, Plentzian, Sopelan, Armintzan eta Zierbenan.
Txapelketak 10 jardunaldi izango ditu eta sei bikote hauek hartuko dute parte: Necol eta Alkorta; Gaubeka eta Del Río; Fusto eta Ruiz; Maldonado eta Gordon; Madariaga eta Urrutia; eta Ibarguren eta Ibai Pérez.
Bizkaia Open Internacional Txapelketa apirilaren 2tik ekainaren 11ra bitartean jokatuko da. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Innpalak antolatutako Txapelketan sei jardunaldi jokatuko dira Bizkaia Frontoian, eta bana Larrabetzun, Sopelan, Armintzan eta Zierbenan.
Partidetara joateko sarrerak Frontoia Bizkaiko leihatilan erosi ahal izango dira, eta kostua 6 € etakoa izango da. Finalaurrekoak eta finalak ETB1ek emango ditu zuzenean, eta sailkapen faseko zein ligaxkako partidak Bizkaiko Frontoiaren Facebooken bidez jarraitu ahal izango dira.
Txapelketaren xehetasunak eta araudia
6 bikotek hartuko dute parte: Innpala taldeko 9 pilotarik eta afizionatu mailako 3 gonbidatuk.
Torneoak 3 fase izango ditu:
- a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian
- b) Finalerdiak: Sailkapen Ligan 1. bikote sailkatua 4. sailkatuaren kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
- d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.
Partida guztiak 5 jokoetatik onenak irabaziko ditu. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira.
Sailkapen Liga amaitzean berdinketa gertatuz gero, honako hau hartuko da kontuan sailkapena ezartzeko:
- Bi bikoteren artean puntu berdinketa gertatzen bada, elkarren arteko partidetan puntu gehien lortzen dituen bikotea sailkatuko da. Hala ere, berdinketak bere horretan jarraituko balu, elkarren arteko norgehiagoketan tanto average onena (aldeko tantoak ken kontrako tantoak) duena sailkatuko da. Berdinketak jarraitzen badu, Torneoaren hasieran adin gutxien duen bikotea sailkatuko da.
- Hiru bikote edo gehiagoren artean puntu berdinketa gertatzen bada, sailkapeneko Ligako partiden zenbaketa orokorrean puntu average onena duena sailkatuko da (aldeko puntuak ken kontrako puntuak). Hala ere, berdinketak jarraituko balu, sailkapen Ligako partiden zenbaketa orokorrean tanto average onena duena sailkatuko da (aldeko tantoak ken kontrako tantoak). Oraindik berdinketak jarraitzen badu, Torneoaren hasieran adin gutxien duen bikotea sailkatuko da.
- Ez dago partidak atzeratzeko aukerarik. Jokalari bat ordezkatuko da bere lesioa epe luzerakoa bada edo/eta finalerdi edo finaletan jokatzeko bada. Azken kasu hauetan, lesionatua bere postu bereko lehen kanporatuak ordezkatu ahal izango du. Ordezkoak bikote bakarrarekin jokatzeko aukera du.
Bikote batek ezin badu partida bat amaitu, partida amaitzen den unean dituen joku adina puntu lortuko ditu. Beste bikoteak 3 puntu jasoko ditu, une horretan dituen jokuak edozein direla ere.
Araudi honetan zehaztu ez den guztia federazioaren erregelamendu orokorrak arautuko du.
Erremonteko Master Torneoaren bigarren finalerdirako sailkatu da Endika Urrutia
Endika Urrutia saldiastarrak pronostikoa bete eta nagusitasunez irabazi zion Goikoetxeari, 30-14
Hasia da Erremonteko Master Torneoa
Txapelketako lehenengo partidan Ansa II.ak 30-24 irabazi zion Azpirozi. Bigarrena, larunbatean, Goikoetxea V.a eta Endikaren artekoa
Jokoan da Binakako Emakume Laboral Kutxa Txapelketa
Lau partida jokatu ziren larunbatean Ataunen, bi pilota goxuakin, bakarra mistoa erabilta eta laugarren bat 16 urte azpiko kategorian