EUSKAL PILOTA
Bizkaia da Euskal Herriko Bote Luzeko txapelduna
Argazkia: eepf
BIZKAIA TXAPELDUN 2019ko E.H-ko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALEAN
Igande honetan Berrizen jokatutako finalean Bizkaiko taldeak 7-3 irabazi zion Gipuzkoa Bi taldeari.
Bizkaiko taldeak hasieratik argi utzi zuen faborito nagusia zela aurtengo txapelketa finalean. Lehenbiziko jokoa estu hartu zuten bi taldeek baina 4 berdinketa egin eta gero jokoa azkenean Bizkaitarrentzat izan zen. Hortik aurrera nagusitasunez gailendu ziren Gipuzkoa Bi taldeari eta 5-0eko tartea ireki zuten. Partidaren azken txanpan Gipuzkoarrek beraien maila erakutsi eta 5-2 jarri ziren markagailuan. Arautegiak jartzen dituen 75 minutuak beteta finala 7-3ko emaitzarekin bukatu zen.
Aurten ere ihes egin dio txapelak Gipuzkoari. Faboritotzat jotzen zen Bizkaiak irabazi du, beste behin, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa, finalean 7-3ko emaitzarekin nagusituta. Baina maila polita erakutsi dute berriz ere gipuzkoarrek: https://t.co/zbWxkTMtcG #euskalpilota pic.twitter.com/4ASRzJOKOR
— gipuzkoapilota (@GipuzkoaPilota) October 30, 2019
Pilota
Plazandreak-Laboral Kutxa Udako Torneoa
Pilota mistoko modalitatean lehiatuko da txapelketa eta hamabi pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta
50. Urteurrena txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Juanenea eta Endikak Ansa II eta Larrañagari 35-30 irabazi zieten eta Urriza-Zubiri bikotea Goikoetxea eta Barrenetxearen aurka 30-29 nagusitu zen
Emakume Master CUP Txapelketako finalak jokatu ziren Irunen
Pilota goxoan Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta mistoan Leire Garai-Olatz Ruiz de Larramendi bikoteek jantzi zituzten txapelak