EUSKAL PILOTA
Bizkaia 1 taldeak irabazi du E.H-ko Bote Luze Txapelketa
Bote Luzeko Euskal Herriko VI. Txapelketako finala jokatu zen pasa den larunbatean Nafarroako Buñuel herrian, Gipuzkoa eta Bizkaia 1 taldeen artean.
Gipuzkoarrek Iparralde 2 taldeari irabazi zioten finalerdietan (11-1), eta Bizkaia 1 Bizkaia 2 taldeari nagusitu zitzaion (5-3).
Seigarren Euskal Herriko Txapelketa zen honakoa eta oraindik ez dute gipuzkoarrek txapelik lortu. Aurtengo txapelketan ere ezin izan zuten garaipena lortu, izan ere, Bizkaia 1 taldea hobeagoa izan zen eta 7-5 emaitzarekin nagusitu egin ziren.
VI EUSKAL HERRIKO BOTE LUZE TXAPELKETAKO EMAITZAK
Ligaxkako emaitzak:
A TALDEA
Jardunaldia 1: 2021/09/05 Berriz BIZKAIA 1 8 – 3 IPARRALDE 2 (SENPERE 2)
Jardunaldia 2: 2021/09/12 IPARRALDE 2 (SENPERE 2) 7 – 6 IPARRALDE 3
Jardunaldia 3: 2021/09/25 VILLAFRANCA IPARRALDE 3 (ESKULARI) 1 – 9 BIZKAIA 1
Sailkapena
1 BIZKAIA 1
2 IPARRALDE 2 (SENPERE 2)
3 IPARRALDE 3 (ESKULARI)
B TALDEA
Jardunaldia 1: 2021/09/05 Berriz BIZKAIA 2 8 – 2 IPARRALDE 1 (SENPERE 1)
Jardunaldia 2: 2021/09/12 IPARRALDE 1 (SENPERE 1) 5 – 6 GIPUZKOA
Jardunaldia 3: 2021/09/25 OIARTZUN GIPUZKOA 8 – 2 BIZKAIA 2
Sailkapena
1 GIPUZKOA
2 BIZKAIA 2
3 IPARRALDE 1 (SENPERE 1)
FINALERDIAK:
2021/10/02 OIARTZUN GIPUZKOA 11 – 1 IPARRALDE (SENPERE 2)
2021/10/02 Berriz BIZKAIA 1 5 – 3 BIZKAIA 2
2021eko E.H-ko BOTE LUZE TXAPELKETAKO FINALA:
BIZKAIA 1: 7 GIPUZKOA: 5
Bote luzea
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.
Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.
E.H-ko Ezker Paretako Zesta-punta finalak jokatu dira asteburuan
Nagusien, Gazte, Kadete eta 22 urtez azpikoen finalak lehiatu ziren Markinan eta Zumaian
Saralegi-Galarza eta Irazustabarrena-Arrieta txapeldun
Etxarri-Aranatzen emakumezkoen gomazko paletako finalak jokatu ziren, lehen mailan eta eliteetan
Internazionala, Oiartzunen
Uztailak 3 eta 4ean Euskal Pilota Selekzioa Valentziar Selekzioaren aurka arituko da Oiartzunen