HERRI KIROLAK/HARRIA
Binakako harrijasotze txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Argazkiak: egursport.com
Gorka Etxeberria eta Jokin Eizmendi aritu ziren pasa den igandean, urriaren 18an, Arabako Burgelu herrian jokatutako binakako harrijasotze txapelketako saioan.
12:00etatik aurrera, ‘Gruas iru saria’ izan zuten jokoan, Urrezko binakako harrijasotze txapelketaren barruan.
Erabili zituzten harriei dagokionez, 175 kiloko laukizuzenari, 138 kiloko kubikoari, 100 kiloko zilindro zaharrari eta 100 kiloko bolari eman zizkioten altxaldiak.
Guztira 60 jasoaldi egin zituzten bien artean (7.169 kilo): Jokin Eizmendik 9 altxaldi eman zizkion laukizuzenari (1.575 kilo) eta 13 kubikoari (1.794 kilo). Gorka Etxeberriak aldiz, 22 jasoaldi eman zizkion zilindroari (2.200 kilo) eta 16 bolari (1.600 kilo).
Pasa den larunbatean, urriak 10, Harrijasotzaileen Binakako Txapelketako lehen jardunaldia lehiatu zen Izarraitzen. Jon Unanue Goenatxo III.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a elkarrekin aritu ziren lehian, eta bien artean 62 jasoalditan 7.105 kilo altxatuta, marka ezarri zuten. Goenatxo III.ak zazpi aldiz altxatu zuen 175 kiloko laukizuzena; Izeta IV.ak 25 aldiz ehun kiloko zilindro zaharra; Goenatxok III.ak hamar jasoaldi eman zizkion 138 kiloko kubikoari; eta Izeta IV.ak 20 aldiz jaso zuen ehun kiloko bola.
Gizonezkoen txapelketa honetan parte hartzen duten bikoteak honakoak dira: Jokin Eizmendi eta Gorka Etxeberria, Julen Diaz eta Mikel Lopetegi Urra, Urdax Magunazelaia eta Jon Irañeta, Aimar Galarraga eta Jagoba Otaegi eta Jon Unanue Goenatxo III.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.
Bikote bakoitzak bi sailkapen jardunaldi jokatu beharko ditu, eta bi jardunaldietan kilo gehien batzen dituzten hiru bikoteek jokatuko dute finala, abenduaren 31n. Sailkapen saioetan, bi minutuko txandetan altxatu beharko dituzte lau motatako harriak —175 kiloko laukizuzena, 138 kiloko kubikoa, 100 kiloko zilindro zaharra eta 100 kiloko bola—, eta hiru minutuko txandetan finalean.
Aizkora zein harrijasotze finalak lehiatu ziren larunbatean Azpeitian
Larrañaga-Rekondo eta Irati Astondoa aizkoran eta Peñagarikano harri jasotzen txapeldunak izan dira
Igande honetan hasiko dira Nafarroako Herri Kirol Jokoak
Aurtengo txapelketa apirilaren 5a arte luzatuko da, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko direlarik
Dena prest Binakako Aizkolarien finalerako
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finala, Emakumezkoen Aizkolari Banakako Txapelketarena eta Urrezko Harrijasotzaileena jokatuko dira.