HERRI KIROLAK/HARRIA
Binakako harri-jasotze txapelketako 7. saioa jokatu zen Albainan
Pasa den igande eguerdian Albainan (Trebiñu) jokatu zen aizkolari, harri-jasotzaile eta lasto-altxatzaileak bildu zituen herri kirol jaialdia
Binakako harri-jasotze txapelketako saioan, Julen Diaz eta Jagoba Otaegi elkarrekin aritu ziren, eguerdiko hamabietatik aurrera (Jagoba Otaegik gaixo dagoen Mikel Lopetegi “Urra” ordezkatu zuen). 2020 Binakako Harri-jasotze Txapelketa “Gruas Iru Saria”-ren 7. jardunaldia zen honakoa, eta bi aizkolariek guztira 6.529 kilo altxatu zituzten, 57 jasoaldi eginda.
Bi harri-jasotzaileak 175 kiloko laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin aritu ziren, bina minutuko txandetan.
Julen Diazek, 175 kiloko laukizuzenari 7 jasoaldi eman zizkion (1225 kilo) eta 138 kiloko kubikoari 8 (1104 kilo). Jagoba Otaegik bere aldetik, 100 kiloko zilindroari 25 altxaldi eman zizkion (2500 kilo) eta 100 kiloko bolari 17 (1700 kilo).
Binakako Harri-Jasotze Txapelketako hurrengo jardunaldia Pobesen lehiatuko da datorren igandean, azaroak 22, eguerdiko 12:00tan hasita, bertan, Jokin Eizmendi eta Gorka Etxeberria elkarrekin arituko direlarik.
Pobeseko herri-kirol jaialdian, Aizkolari Gazteen Binakako Txapelketa ere jokatuko da, elkarren aurka arituko diren bikoteak honakoak izango direlarik: Hodei Ezpeleta-Axel Larrañaga, Suharri Rodriguez-Jokin Urretabizkaia eta Joxan Etxeberria-Endika Goia.
Aurretik, Urrezko Aizkolari Kopako hirugarren kanporaketa lehiatu zen, non lau aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago lehian: Ugaoko Aritz Irazabal, Zigako Joxean Etxeberria, Arostegiko Oier Kañamares IV.a eta Arribeko Txomin Amundarain. Azkenean Kañamares IV.ak eskuratu zuen hurrengo kanporaketarako txartela.
Bukatzeko, Albainako saioan, lasto-altxatze lanetan Garbiñe Lopez de Uralde eta Ruth Linaza aritu ziren. 30 kiloko lasto-piloari 22 jasoaldi eman zizkion Lopez de Uraldek, eta Linazak berriz 19.
HERRI KIROLAK/HARRIA
Beñat Zarrabeitia: “Despachos y competitividad, claves hacia la oficialidad”
Beñat Zarrabeitiaren erreportajea [GARA 2018.09.02], Euskal Selekzioaren auziaren norabidean urrats kualitatiboak emateko beharraz
Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran
SOKATIRA Euskal Herriak ordiezkaritza ofiziala izan du Txinako Xuzhou herrian jokatu den Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketan: sei talde eta euskal selekzio bat aritu dira euskal banderapean. Emaitza, halakoa. Hamasei domina ekarri dituzte: urrezko bi,...