PILOTA
Binakako Erremonte Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu da
Galarretako frontoian Binakako Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean, abenduak 5, 16:30etan hasita. Oraindik ere ateak itxita bi partidu jokatuko dira, biak ere txapelketakoak.
Lehenengoan Goikoetxea V.a eta Endika, Juanenea eta Larrañagaren aurka aritu ziren eta bigarren partiduan Segurola eta Barrenetxeak, Ansa II.a eta Aizpuru III.a izan zituzten aurrez aurre.
Juanenea eta Larrañaga Binakako Txapelketatik kanpoan geratzeko gertu zeuden, ligaxkako hirugarren partidan, 17-13 galtzen zutenean, baina partidako bigarren zatian erreakzionatu eta 34-40 irabazi zuten, Goikoetxea V.aren eta Endikaren aurka. Garaipen honek bizirik jarraitzeko balio die eta lortutako lau puntuekin hiru puntu dituzte sailkapenean (aurretik sailkapenean -1ko puntuazioarekin zeuden, bigarren jardunaldian Segurola eta Barrenetxea IV.aren aurka 40-12 galdu baitzuten, eta beraz 25 tanto baino gutxiago eginda puntu bat kendu zitzaielako). Goikoetxeak eta Endikak euren bi partidak galdu dituzte eta orain azkenak dira sailkapenean puntu bakarrarekin.
Jaialdiko bigarren partidan, Ansa II.ak eta Aizpuru III.ak 38-40 irabazi zieten Segurola eta Barrenetxea IV.ari. Emaitza honek zapore ona uzten die bi bikoteei, izan ere, bi partidatan zortzi puntu batu dituzte irabazleek eta galtzaileek bi puntu lortu dituzte honakoan eta guztira hamar dituzte hiru partidatan.
Jaialdia garaipen premian zeuden bi bikoteren arteko partida batekin hasi zen eta jokoan nabaritu zen. Ez zuten arrisku handirik hartu, beldurra zegoen eta ez zen joko erasokor askorik ikusi (bi aurrelarien artean lau tanto bakarrik egin zituzten jokaldian).
Hasieran Goikoetxeak eta Endikak agindu zuten, eta bost tantoko aldea ere izan zuten, 15-10. Juanenea pilota gehiago atzeratzen hasi zen eta Larrañagak bere maila igo zuen Endikaren aurrean. 20ko berdinketatik 24-32ra pasa ziren eta ondoren sei-zortzi tantoko errentak izan zituzten 34-40 irabazteko. Juaneneak 22 tanto eta lau akats egin zituen eta partidako onena izan zen. Larrañaga hobera joan zen eta Endikak 10 tanto egin zituen piloteoan, bost sakean eta lau akats guztira.
Txapelketako bigarren partida distiratsuagoa izan zen. Emozio gehiago egon zen eta erremonte oneko uneak izan zituen. Ansa II.ak eta Aizpuruk bikote handia egiten dute eta atzelari azpeitiarrak konfiantzaz jarraitzen du erremontista bezala hazten. Gorrietan Segurolak ez zuen asko arriskatu eta Barrenetxea lehen bi partidetako zenbakiak egin gabe aurkarientzat arriskutsua izan zen.
Berdinketa etengabeak izan ziren eta bigarren zatira arte ez zen partida erabaki. Segurolak eta Barrenetxeak 24-21 agintzen zuten, baina urdinen 1-10eko partzialak 25-31 aurretik jarri zituen. Abantaila horri eutsi zioten 33-39ra arte, baina gorrien erreakzioa ez zen izan irabazteko nahikoa, baina bai bi puntu lortzeko. Ansak 20 tanto eta zazpi akats egin zituen, Aizpuruk 9 tanto egin zituen piloteoan, bi sakez eta bi akats baino ez zituen egin.
Plazandreak Udako Torneoaren hirugarren jardunaldia jokatu da
Ainhoa Ruiz de Infantek, Maite Ruiz de Larramendik eta Leire Garaik osatzen duten Naroa Elizalderen agindupeko taldeak eskuratu zuen garaipena
Euskal Herriko Pala Txapelketako finalerdiak, hurrengo asteburuan
Euskal herriko Pala Txapelketaren XXXVIII. edizioa azken fasean sartu da, astebukaeran sei finalerdiak jokatuko direlarik
Urriza eta Zubiri nagusitu dira Galarretako 50. urteurreneko txapelketan
Juanenea eta Endikaren aurka erraz nagusitu ziren pasa den larunbatean jokatutako finalean