EUSKAL PILOTA
Binakako Erremonte txapelketako finalistak zehaztu dira
Binakako txapelketa nagusiko finalerdiak jokatu zituzten ostiral arratsaldean, 15:15etan hasita, Galarretan. Ansa IIak eta Martirenak indarrak neurtu zituzten Juanenearen eta Aizpuru III.aren kontra. Bigarren partidua, berriz, Goikoetxea Vak eta Barrenetxea IVak jokatu zuten Urriza eta Labakaren kontra.
Azkenean, partida hauetan izandako emaitzen ondorioz, Urriza eta Labaka izango dira Ansa II.a-Martirenaren aurkariak datorren abenduaren 30ean Galarretan jokatuko den Binakako finalean.
Izan ere, egungo txapeldunek Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a hartu zituzten mendean eguneko bigarren finalerdian, 36-40ko emaitzarekin. Eta aurretik, lehendabiziko kanporaketan, Ansa II.ak eta Martirenak 40-25 irabazi zieten Juanenea eta Aizpuru III.ari.
Esan bezala, lehen finalerdian, Ansa II.a eta Martirena izan ziren garaileak (40-25), Juanenea eta Aizpuru III.aren aurka, bi zati oso ezberdinak izan zituen kanporaketan. Lehenengoan, oreka handia egon zen baina bigarrenean, ordea, Juaneneak eta Aizpuru III.ak behera egin zuten. Urdinak 18-22 izan ziren aurretik, baina 22-3ko partziala jaso zuten, hartara finalerdia erabat erabakita geratu zelarik.
Finalerdiaren aurretik, COVID19aren ondorioz Juaneneak pairatutako bajak bere eragina izan zuen neurketaren bigarren zatian, Ansa II.ak askoz erosoago jokatu baitzuen, eta partida hausteko probestu zuen. Lehenengo zatian, bi bikoteek alde bateko eta besteko errenta txikiak izan zituzten.
Bigarren zatian ordea, partida aurrelari urnietarraren erritmora egokitu zen, guztira 25 tanto egin baitzituen. Atzelarien arteko lehian berdintasuna egon zen, baina ez zen atzelarien arteko partida izan. Aurrelariak protagonistagoak izan ziren. Lehen zatian parekotasun handiagoa egon zen, baina gero Aizpuruk aukera gutxi izan zituen.
Bigarren finalerdian, Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a nagusitu ziren. Partidak emozioa izan zuen eta gogorra eta piloteatua izan zen. Goikoetxea eta Barrenetxea 6-0 irabazten hasi ziren eta ondoren, 8-2tik 15-24ra pasa zen partida 7-22ko partzialarekin. Tarte horretan Urriza jaun eta jabe izan zen Goikoetxearen aurrean. Partidak irabazle argia izango zuela zirudien, baina 19-27tik aurrera erabat aldatu zen norgehiagoka.
Barrenetxea hobeto ateratzen eta jokoan gehiago sartzen hasi zen. Ahalegin handia egin zuten eta pixkanaka-pixkanaka hurbiltzen joan ziren eta 30-28 aurretik jarri ere bai 11-1eko partzialarekin.
Finalerdiko azken txanpa orekatua izan zen. 34ko berdinketaren ondoren, Barrenetxeak eta Goikoetxeak 34-36koa jarri zuten. 35-37koa Urrizaren pilotakada ona izan zen, 35-38koa Labakaren sakea, Goikoetxeak pilota argia huts egin zuen 36-39koan eta Labakaren paretatik ateratako sake milimetriko batek itxi zuen finalerdia.
Arrizabalagak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup txapelketa
Finalean garaipen erosoa lortu ondoren, Amaia Aldai eta Andrea Capellanen aurka (22-3)
Loitegi eta Zaldua dira Berria Erremonte Txapelketako lehenengo finalistak
Erraz irabazi zuten Goikoetxea V.a-Odeiren aurka 20-35 Berria Erremonte Txapelketako norgehiagokan
Maiatzean hasiko den 2022ko Jai Alai World Tour zirkuitua aurkeztu dute Bilbon
Donostia, Markina, Gernika eta Hondarribia izango dira lehiaketaren egoitzak