HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Binakako Aizkolari eta Harrijasotze Txapelketak finalaurrekoetan dira
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa “Eusko Label Saria” eta Urrezko Harrijasotze Txapelketaren lehen sailkatze fasea amaitu ondoren, finalaurrekotarako kanporaketak jokatuko dira datozen asteetan.
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa
Lehenengo fasean, hiru jardunaldi lehiatu ziren: urtarrilaren 6an Eskuernagan A taldeko bikoteak aritu ziren, urtarrilaren 10ean Ribabellosan B taldekoak eta urtarrilaren 17an Aizarnan C taldekoak.
Lehia horietan emandako emaitzen arabera honela geratu zen multzo bakoitzeko sailkapena:
A multzoan: 1-Oier Kañamares IV.a-Xuban Kañamares V.a (19´31´´), 2-Hodei Ezpeleta-Goizeder Belza (21´32´´), 3- Juan Jose Lopez Azpilikueta-Iban Resano (21´50´´).
B multzoan: 1-Suharri Rodriguez-Jokin Urretabizkaia “Basozabal” (16´37´´), 2-Ibai Soroa-Jon Telletxea , lesionatutako Txomin Amundarainen ordezkoa 17´34´´), 3-Luis Polanco-Julen Olano (20´35´´).
C multzoan: 1-Joxean Etxeberria-Unai Otaño (22´09´´), 2-Xabier Zaldua-Julen Aranberri “Elorriaga II.a” (22´10´´), 3-Luis Txapartegi-Kepa Peñagarikano (24´31´´).
Finalerdiak beraz honakoak izango dira:
-Otsailaren 7an, O. Kañamares-X.Kañamares (A taldeko irabazleak), I.Soroa-J.Telletxea (B taldeko bigarrenak) eta L.Txapartegi-K.Peñagarikano (C taldeko hirugarrenak) neurtuko dituzte indarrak.
-Otsailaren 14an, Suharri-Basozabal (B taldeko irabazleak), Zaldua-Elorriaga II.a (C taldeko bigarrenak) eta Azpilikueta-Resano (A taldeko hirugarrenak) arituko dira nor baino nor gehiago.
-Otsailaren 21ean, Etxeberria eta Otaño (C taldeko irabazleak), Ezpeleta-Belza (A taldeko bigarrenak) eta Polanco-Olano (B taldeko hirugarrenak) bikoteen aurka arituko dira.
Martxoaren 14anAzpeitian jokatuko den finalean, finalaurreko hauetan nagusitzen diren hiru bikoteak lehiatuko dira txapelaren bila.
Urrezko Harrijasotze Txapelketa
Txapelketa hau hiru multzotan banatua zegoen ere eta egutegi berdina izan du: Lehenengo fasean, hiru jardunaldi lehiatu dira, urtarrilaren 6an Eskuernagan A taldeko bikoteak aritu ziren, urtarrilaren 10ean Ribabellosan B taldekoak eta urtarrilaren 17an Aizarnan C taldekoak.
Aurreneko fase honen ostean, honela geratu ziren sailkapenak:
A multzoan: 1-Beñat Telleria (61 jasoaldi), 2-Gorka Etxeberria (58 jasoaldi), 3-Iker Zubizarreta (55 jasoaldi).
B multzoan: 1-Inhar Urruzuno (70 jasoaldi), 2- Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a (66 jasoaldi), 3-Jon Gisasola Zelai V.a (63 jasoaldi), 4- Iñigo Eizagirre “Eiza” (58 jasoaldi).
C multzoan: Mikel Lopetegi “Urra” (72 jasoaldi), 2-Jon Irañeta (60 jasoaldi), 3-Jagoba Otaegi (58 jasoaldi).
Gauzak honela, finalaurdenetako norgehiagokak honakoak izango dira:
-Otsailaren 7an, Beñat Telleria (A taldeko irabazlea), Hodei Iruretagoiena (B taldeko bigarrena) eta Jagoba Otaegi (C taldeko hirugarrena) neurtuko dituzte indarrak.
-Otsailaren 14an, Inhar Urruzuno (B taldeko irabazlea), Jon Irañeta (C taldeko bigarrena) eta Iñigo Eizagirre (bere marka A taldeko hirugarrenarekin alderatuta hobeagoa izan delako) arituko dira nor baino nor gehiago.
-Otsailaren 21ean, Mikel Lopetegi (C taldeko irabazlea), Gorka Etxeberria (A taldeko bigarrena) eta Jon Gisasola (B taldeko hirugarrena) bikoteen aurka arituko dira.
Martxoaren 14an jokatuko den finalean, finalaurreko hauetan nagusitzen diren hiru bikoteak lehiatuko dira txapelaren bila.
Andoni Iruretagoiena eta Karmele Gisasola, Pentatloi txapeldunak
Izeta VI.ak irabazi zuen banakako IV. Euskal Pentatloi Saria, eta Zelai III.ak Emakumezkoen I. Pentatloi Txapelketa
Bizkaiko lasto jasotze eta bigarren mailako aizkora txapelketak jokatu dira Diman
Lasto jasotzen Joxe Martin Bustinza izan zen txapelduna eta aizkoran Beñat Lekue nagusitu zen
Nafarroako Arpana Txapelketa mistoaren finala zehaztu da
Berriozarren jokatutako kanporaketan lau bikote sailkatu ziren txapela lortzeko lehian aritzeko