HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Beti Gaztek irabazi du emakumezkoen pisu arineko txapela
Euskal Herriko sokatira txapelketako bigarren asteburuan, emakumeen 500 kiloko txapela jokoan izan zuten martxoaren 13an, larunbatean 17:00etan hasita Getxoko Fadura pilotalekuan, ikuslerik gabe.
Emakumeen pisu arineko txapela janzteko lehian honako taldeak airtu ziren nor baino nor gehiago: Beti Gazte, Txantrea, Berriozar, Antsoain, Ibarra eta Badaiotz.
Honakoan ere, gaur gaurkoz sokatira munduan erabateko nagusitasuna erakusten ari den Beti Gazte talde lesakarrak eraman zuen txapela etxera, sailkapena honela geratu zelarik:
Emakumezkoak 500 kilotan
Beti Gazte 12 puntu
Ibarra 9 puntu
Txantrea 6 puntu
Badaiotz 3 puntu
Berriozar 0 puntu
Aurrera begira, datorren larunbatean, martxoaren 20an, gizonezkoen 600 kiloko txapela lehiatuko dute eta martxoko azken asteburuan berriz jardunaldi bikoitza izango da: hilaren 27an, txapelketa mistoa eta 28an gizonezkoen 560 kiloko txapelketa.
Goma Gaineko Euskal Herriko Sokatira txapelketa
Martxoan zehar jokatuko dute txapelketa guztia, lau asteburutan banatuta eta pisu bakoitzari egun bat eskainita. Jardunaldi guztiak Getxon, FADURAKO 1. Frontoian egingo dira, ateak itxita, ikuslerik gabe eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta.
Martxoaren 6an, arratsaldeko 17:00etan lehiatu zen aurreneko jardunaldia, emakumezkoak 540 kilotan eta gizonezkoak 680 kilotan aritu zirelarik:
–540 kilotan, hiru talde aritu ziren: BADAIOTZ (Araba), BETI-GAZTE (Nafarroa) eta IBARRA (Gipuzkoa). Beti Gazte izan zen garailea guztira 6 puntu batuta, atzetik Ibarra (1 puntu) eta Badaiotz (1 puntu) sailkatu zirelarik.
–680 kilotan ere Beti Gaztek jantzi zuen txapela 3 puntu erdietsita, Ibarra punturik bildu gabe geratu zelarik.
Hurrengo egunean, martxoaren 7an, goizeko 11:30etan, txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen, non gizonezkoak 640 kilotan aritu ziren. Hemen ere lesakarrak nagusitu ziren 6 puntu lortuta, atzetik Ibarra (3 punturekin), eta Txantrea (punturik bildu gabe) sailkatu zirelarik.
Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako egutegia:
Martxoak 6, Larunbata, 540 emakumezkoak + 680 kilo
Martxoak 7, Igandea,640 kilo
Martxoak 13,Larunbata, 500 kilo emakumezkoak
Martxoak 20,Larunbata,600 kilo
Martxoak 27,Larunbata, 580 kilo mistoa
Martxoak 28, Igandea, 560 kilo
Arabako Lokotx bilketa Txapelketa jokatu zen larunbatean
Maider Etxezabal eta Aritz Iturriberri izan ziren garaileak
Sokatira Mundiala. Sokatiraren Historia (II)
Sokatiraren garapena kirol arautua bilakatzeko
Sokatira Mundiala. Sokatiraren Historia (I)
Sokatiraren lehen aztarnak aintzinean ospatzen ziren erritualei lotuta daude