EUSKAL PILOTA
Berrikuntzekin dator UTS Master erremonte txapelketa
Urtarrilaren 19an, asteartean, Banakako UTS Masterra aurkeztu da Galarretan
UTS Buruz Buruko Master Txapelketa igandean hasiko da bi finalerdiekin eta aurtengo txapelketaren berrikuntza nabarmenena egutegia eta ordutegia izango dira.
Finalerdiak igande honetan, urtarrilaren 24an, jokatuko dira eguerdiko 12:00etan hasita. Artxibategira joan beharko litzateke jakiteko noizbat jokatu ote den igande eguerdian. Bestetik, finala, urtarrilaren 30ean, larunbatean jokatuko da, baina ordutegia ere ez da izango ohikoa, izan ere, gaueko 23:00etan jokatuko da.
Lau pilotarik hartuko dute parte txapelketan. Buruz buruko txapelketa nagusian, lehenbiziko lau postutan geratu ziren pilotariak izango dira parte hartzaileak. Aurten, Endikaren baja dela eta 5. postuan geratu zen pilotariak hartuko du parte, Ansa II.ak. Berarekin batera, Urriza, Barrenetxea IV.a eta Juanenea arituko dira.
Partidak osatzeko irizpidea finalerdietan lortutako sailkapena izango da. Partida bakarrera jokatuko da eta txapelketako partida guztiak 30 tantora jokatuko dira.
Honela, lehenengo finalerdian Urriza eta Ansa II.a neurtuko dira eta bigarren finalerdian Juanenea eta Barrenetxea IV.ak jokatuko dute bata bestearen aurka. Bi partida horietako irabazleak pasako dira zuzenean finalera.
Erremonteko Master UTS txapelketa
Iazko edizioan, sei erremontistek hartu zuten parte: Barrenetxea IV, Urriza, Endika, Ansa II, Azpiroz eta Goikoetxea V (azken hau lesionatuta zegoen Josetxo Ezkurraren ordez aritu zen). Txapelketak eskailera formatua izan zuen eta orotara bost partidu jokatu ziren, finala otsailaren 8an izan zelarik. Bertan, Javier Urriza eta Endika Barrenetxea IV.a izan ziren aurrez aurre eta Barrenetxeak eskuratu zuen txapela 30-29 irabazita.
Oriamendi2010 sortu zenetik lehiatzen da txapelketa hau. Koteto Ezkurrak irabazi zituen lehendabiziko bi edizioak 2011n eta 2012an. Ondoren, Urrizaren bi garaipen etorri ziren (2013 eta 2014), Utergak hartu zuen erreleboa 2015ean eta 2016an beste bi garaipenekin eta azken hiru urteetan berriz ere Urrizak menderatu ditu aurkariak. Aurten aldiz, Barrenetxeak erreleboa hartu eta garaipena lortu du.
Erremontea abian jarriko da berriro ekainean
Dagoeneko entrenamenduak hasiak dira Galarretan eta Oriamendik lehiaketa antolatuko du
Udazkenera arte atzeratu da Euskal Herriko kluben arteko Nazionalaren azken fasea
Geratzen diren bi jardunaldiak, finalaurreko bat eta finala bera, iraila pasa arte ez dira jokatuko
Euskadiko Pilota Federazioak GRABNI txapelketa bertan behera utzi berri du
Antolakuntzak ez du posible ikusten txapelketaren datak berrosatzea bestelako txapelketekin topo egin gabe