EUSKAL PILOTA
Bergara Hiria pilota txapelketako finalak asteartean jokatu ziren
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Iragan asteartean, urriak 13, jokatu ziren Bergara Hiria pilota txapelketako bigarren edizioko finalak. Nagusien mailan Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendi izan ziren garaileak, Iera Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendiri 22-17 irabazita. Promesen mailan, berriz, Laia Salsamendi eta Ane Mendiburuk txapela jantzi zuten, Maddi Barrocal-Enara Gaminderi irabazi ostean (22-7).
Nagusien finala partidu gogorra eta orekatua izan zen. Irabazleak beti aurretik ibili ziren, baina tanto gutxiko aldearekin. Ruiz de Larramendik erasora jokatu zuen, arriskuak hartuz. Pilota bat edo beste galduagatik, bederatzi tanto amaitu zituen eta inspiratuta ibili zen, pilotari abiadura handia eman ziolarik.
47 minutu iraun zituen norgehiagokan urdinak joan ziren aurretik uneoro (hasierako 1-0 izan ezin), baina gorriak oso gertu izan zituzten beti, egondako abantailarik handiena bost tantokoa izan zelarik (21-16).
Azkenean, eta txapelketan zehar hainbat favorito atzean utzi ondoren (iazko Master Cup txapelketako lau t’erdikoa irabazi zuen Miriam Arrillaga final laurdenetan, eta Plazandreak torneoko onena izan zen Olatz Arrizabalaga finalerdietan), Bergara Hiria Txapelketako txapela eraman zuten etxera Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendik.
Promesa mailako finalean, Laia Salsamendi-Ane Mendiburu eta Maddi Barrocal-Enara Gaminde bikoteak aritu ziren nor baino nor gehiago. Promesetako lehia aldiz, ez zen nagusien finala bezalakoa izan, eta honakoan erraz asko lortu zuten garaipena Laia Salsamendi eta Ane Mendiburuk, markagailuak adierazten duen bezala (22-7).
Txapelketako pilotari onenen sariak Laia Salsamendi eta Maite Ruiz de Larramendirentzat izan ziren. Antolatzaileek esker ona adierazi nahi izan diote Udalari eta txapelketa jarraitu duten guztiei.
Enrique Abril Errebote Txapelketaren aurreneko partidak jokatu dira
Eguraldiak baimentzen badu, lehenengo faseko ligaxka irailak 20-urriak 18 bitartean egingo da
Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela
Iruindarrak zazpigarren txapela eraman zuen etxera, Kutxabank Torneoko finalean Endika Urrutiari 30 eta 27 irabazi ondoren
II. San Migel Xare Irekiko finalerdiak erabakita
Finalerdiak irailaren 26an: Lopetegi-Karrikaburu vs Borteyru III-Sistiage eta Etxeberri-Funosas vs Driolet-Moncada