EUSKAL PILOTA
Bereziartua eta Setien garaile Sagardoaren Txapelketako lehen jardunaldian
Iragan astelehenean hasiera eman zitzaion Galarretan aurtengo Sagardoaren erremonte txapelketari
Zuzenean jarraitzeko aukera ezin hobea egon zen, izan ere, aurtengo berritasun nagusia da ETB1eko ERREMONTARI telesailean txapelketa ikusteko parada egongo dela. Bertan, Sagardoaren txapelketa guztia emititzeaz gain elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira, teknologia berriak erantsiz, erremontearen modalitatea ezagutaraztea izango delarik helburu nagusia. Apirilaren 12tik aurrera, astelehenero 22.15ean ETB1en eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du prime-timean.
Lehenengo jardunaldia astelehen honetan jokatu zen Urriza-Zalduak (Bereziartua) Etxarri-Barrenetxearen (Oialume Zar) kontra jokatu zutelarik eta Ansa II.a-Labaka (Setien), Juanenea-Zubiriren (Larre-Gain) kontra.
Txapelketako lehen partidan Urriza eta Zalduak, 30-29 irabazi zuten Etxarri eta Barrenetxea VI.aren kontra eta bigarrenean Ansa eta Labakak, 30-26 garaitu zituzten Juanenea eta Zubiri.
Bi partidak orekatuak izan ziren. Aurrenekoan Etxarri eta Barrenetxea IV.ak agindu zuten ia norgehiagoka osoan baina 9-1eko azken partzialak gorrien alde erabaki zuen partida. Zazpi tantoko aldea ere izan zuten urdinek 28 eta 21ekoan, baina aurkariak azken tantoetan hobeto asmatu zuten eta partidua ixtea lortu zuten 30-29.
Bigarren partiduan gora behera asko egon ziren markagailuan, baina Ansak, partiduko erremontista onenak, 22 tanto eginda partida erabaki zuen.
Emaitza hauekin beraz, garaileek (Bereziartua eta Setien) lau puntu pilatu zituzten, Oialume Zarrek bi eta Larre-Gainek puntu bat eskuratu zuen.
Sagardoaren Txapelketako aurreneko jardunaldiko emaitzak:
Urriza-Zaldua (Bereziartua) 30 Etxarri-Barrenetxea (Oialume Zar) 29
Ansa II-Labaka (Setien) 30 Juanenea-Zubiri (Larre-Gain) 26
Hurrengo jardunaldia apirilaren 19an lehiatuko da, honako norgehiagokak izango direlarik: Etxarri-Barrenetxea IV.a vs. Segurola-Larrañaga eta Juanenea-Zubiri vs. Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a
Zabalik da 2021eko Lau eta Erdirako izen ematea
Emakume Master Cup bere erroetara itzuliko da
Arrizabalaga-Agirre eta Belmonte-Galeano II.ak jantzi dituzte txapelak Adarragan
Eliteetan, Olatz Arrizabalagak eta Naroa Agirrek azkenean lortu dute elkarrekin lehen mailako txapelak eskuratzea
Xare Irekien finalerdiak erabakita geratu dira
Irailaren 24an III. San Migel Xare Irekiko finalerdiak izango dira, eta 26an berriz I. Gazteak Xare Irekikoak