MENDI LASTERKETAK
Berako Mendi Maratoi Erdia, bertan behera
Aurreko urteko edizioa bertan behera utzi behar izan zuten lasterketako antolatzaileek eta aurten ere, 2021ean, Berako Mendi Maratoi Erdia ezin izango dutela antolatu iragarri dute Manttale Mendi Lasterketa eta Agerra Mendi taldeek sare sozialetan.
Antolatzailek atera berri duten oharrean aditzera eman dutenez, aurten ere ez da posible izango apirilean egitekoa zen Maratoi Erdia antolatzea, izan ere, pandemiak ez du etenik ematen eta egoera sanitarioaren bilakaera ez da guztioi gustatuko litzaigukeen bezainbeste hobetu.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ezin dute jakin hemendik bi hilabete eta erdira egoera nolakoa izango den, hau da, lasterketa egiteko aurreikusita zegoen datan pandemiaren egoera zein izango den baina argi dute Berako Mendi Maratoi Erdia beti antolatu den moduan ospatu ezin izango litzatekeela.
Guztira 550 korrikalari, 200 boluntario eta publiko ugari izaten da lasterketa egunean eta guztien osasuna bermatzea ezinezkoa da egoera honetan, guzti hau kontutan izanda lasterketa bertan behera uztea erabaki dutelarik.
Bestalde, oharrean urte guzti hauetan lasterketa posible izatea egin duten boluntarioei, korrikalariei, enpresei, saltokiei eta erakundeei emandako laguntza eta animoengatik eskerrak eman nahi izan dizkiete.
Azkenik, hurrengo edizioaren data finkatu dute: 2022ko apirilaren 10a.
21 kilometrotako lasterketa ezagun honetan, ospatu den azkeneko edizioan, 2019koa alegia, honela geratu zen sailkapen orokorra:
Gizonezkoetan:
1.- OIER ARIZNABARRETA AGUIRRE, 1:39:38
2.- WALTER BEZERRA PAEZ, 1:42:43
3.- XABIER ZARRANZ OSINAGA, 1:43:58
Emakumezkoetan:
1.- AINHOA SANZ RODRIGUEZ, 1:56:56
2.- OIHANA KORTAZAR ARANZETA, 2:00:45
3.- MARIA ZORROZA IRIONDO, 2:03:20
Bestalde, lasterketaren inoizko markarik onenak honakoak dira:
Gizonezkoetan: OIER ARIZNABARRETA, denbora: 1:37:30 (2014)
Emakumezkoetan: AINHOA SANZ, denbora: 1:56:56 (2019)
Hodei Samaniego eta Leire Baraibar nagusi, Negu Trail lasterketan
300 parte hartzaile aritu ziren igandean Berastegin, probaren laugarren edizioan
Kobaz Koba Traileko VI. edizioa aurkeztu dute Zestoan
Otsailaren 13an egingo da, Covid-aren hedapena gutxitzeko hartutako erabakiekin
Otsailaren 1ean irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea
Parte hartzaileek bi modalitate izango dituzte aukeran, bakarka eta erreleboka