ESKUBALOIA

Bera Berak Zvezda talde errusiarrarekin berdindu du European Leagueko kanporaketan

by | 2020/11/16

Argazkiak: berabera.com

HC Zvezda talde errusiarraren aurkako aurreneko partidan 27na berdindu ondoren, sailkapena Errusian jokatu beharreko partidan erabakiko da

 

Ohorezko Maila Ligako txapeldun gisa, SUPER AMARA Bera Berak 2020-21 denboraldirako EHF Cupen ordez prestatu den EHL (European Handball League) txapelketa berrian parte hartzeko eskubidea irabazi zuen.

Txapelketako antolakuntzak Super Amara Bera Bera taldea Q3 fasean kokatu zuen eta beraz talde donostiarrak kanporaketa bakarra gainditu beharko du hurrengo faserako txartela eskuratzeko. Bi partidutara jokatuko den kanporaketa honen irabazlea beraz, Europa mailako bigarren txapelketa den European Leagueko multzoen faserako sailkatuko da.

Kanporaketako lehenengo partidua jokatu zen asteburuan, non Super Amara Bera Berak berdindu egin zuen (27-27) Zvezda talde errusiarraren aurka.

Errusiarren aldeko errenta txikiekin hasi zen norgehiagoka (1-3), baina Bera Berak azkar hartu zuen aurrea, eta, errusiarrak une batzuetan gainetik ibili ziren arren (12-14), etxekoak aurretik iritsi ziren atsedenaldira (16-15).

Bigarren zatian ere antzeko joera eman zen, alde txikiak egon ziren baina oso orekatua joan zen partidua, eta nahiz eta donostiarrak bi gol aurretik ziren (26-24) bi minuturen faltan momento erabakiorrean errusiarrak hobeak izan ziren eta hiru gol jarraian lortuta aurretik jarri ziren markagailuan. Zorionez, azkenean Cardosok azken unean sartutako gol ikusgarri bati esker eskuratu zuen berdinketa Bera Berak.

Gauzak horrela, Bera Berak Chekoven lortu beharko du multzokako faserako sailkapena, Moskutik 75 kilometrora dagoen hirian, datorren asteburuan jokatuko den partiduan.

Super Amara Bera Bera 27 (16+11): Alice (10 geldiketa, gol 1) eta Arruda (5 geldiketa); Cardoso (8 gol, 6 p.), Menendez (1), Teres (1), Pizzo (1), Arrojeria (2), Gil (2), Fernandes (1), Hernandez (4), Cavo (2), O’Mullony (3), Ainhoa Etxeberria eta Moreno (1).

HC Zvezda 27 (15+12): Kirikias (13 geldiketa), Dolkigh eta Tikhanova; Murzalieva (5, 3 p.), Chernova (2), Dyachenko (4), Nikitina (3), Dvortsevaya (2), Antonova (3), Triobchuk, Sinelnikova, Nikolaeva, Gerasimova (2), Sobina (3) eta Samoilenko (3,1 p.).

Goleatzaile nagusiak: Bera Berako Cardosok zortzi gol egin zituen (sei penaltiz), eta Zvezdako Murzalievak bost, haietatik hiru penaltiz.

Markagailuko gorabeherak: 2-3; 6-4; 9-8; 11-11; 13-14; 16-15 -atsedenaldia- 17-17; 20-20; 22-21; 25-23; 25-25; 27-27.

Epaileak: Daniel Freitas eta Cesar Carvalho portugaldarrak

KIROLA ETA EUSKARA