ESKUBALOIA
Bera Berak agur esan dio Europari
Argazkiak: berabera.com
Bera Berak galdu egin du HC Zvezda talde errusiarraren aurka (29-24), eta Europatik kanpo geratu da
Imanol Alvarezen neskek 27na berdindu zuten joaneko partidan, baina itzuleko lehian Super Amara Bera Berak ezin izan dio irabazi HC Zvezda Errusiako taldeari (29-24), hartara, ezin izan delarik sailkatu Europa Ligako multzoen fasera.
Partida hasi eta berehala aurretik jarri dira errusiarrak (4-1) ekimena haiena izango zela argi utzita, baina Bera Berak Zvezda markagailuan ez urruntzea lortu du. Hala ere, defentsan lan handia egin arren, Zvezdak bost goleko aldea lortu du atsedenaldiaren atarian (15-10), baina Bera Berak lau golera murriztu du (15-11).
Bigarren zatian, errusiarrak beti aurretik ibili dira, nahiz eta bi golera hurbildu den Bera Bera (17-15, 36. minutua eta 18-16, 41. minutua). Baina ,omentu horretan zuloa handiagoa egin zuten errusiarrek (23-18, min. 52 eta 26-19, min.54). Azken minutuetan, Imanol Alvarezen taldeak amore eman zuen eta tartea handitu egin dute errusiarrek, partida amaieran markagailuak bost golen aldea erakutsi duelarik (29-24).
Bera Berako atezainaren partidu ikusgarria eta taldeak orohar erakutsitako maila ona defentsan, ezin izan zuten orekatu izandako baloi galera andana (23) zein erasoan behar beste asmatu ez izanaren ondoriak.
Fitxa teknikoa:
29 – HC Zvezda: Kirikias, Chernova (1), Dyachenko (3), Samoilenko (5), Dvortsevalla, Gerasimov, Antonova (4), Sobina, Murzalieva (8), Tikhanova, Nikolaeva, Alina Nikova, Triobchuk, Nikitina (8).
24 – Super Amara Bera Bera: Silva, Cardoso (3), Gil (5), Arrojería (3), Pizzo (4), O Mullony (2), Oliveira (2), Teres, Menéndez (3), Laura Hernández (2), Arruda, Etxeberria, Moreno, Calvo.
Markagailuko gorabeherak: 3-1; 4-2; 7-4; 10-8; 12-10; 15-11 – Atsedenaldia – 17-14; 19-16; 21-17; 23-17; 26-19; 29-24.
Epaileak: Jovic y Arnautovic (Bosnia-Herzegovina).
KIROLA ETA EUSKARA
Realeko Fundazioa, euskararen bidelagun
Andoni Iraola: «Reala erreferentzia garrantzitsua da eta ezinbestean euskararen bidelagun izan behar dugu»
Athletic Club Fundazioa, euskara sendotze bidean
Jon Vazquez Eguskiza: «Euskara gure nortasunaren ikurrik kuttunena da eta merezi duen lekua izango du Fundazioan»
Marka eta Erronka, Euskaraldiari begira
Euskararen erabilera kirol-arloan sustatzeko ekimena, aurtengo Euskaraldiaren edizioa nola jorratu ari da hausnartzen