EUSKAL PILOTA
Barrenetxeak oso indartsu hasi du Banakako Txapelketa
Endika Barrenetxeak ez zion aukerarik eman Juaneneari eta 12-30 irabazi zuen pasa den larunbatean jokatu zen Banakako Txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren partidan. Horrela, atzelari hernaniarrak lau puntu ditu dagoeneko sailkapenean eta Saldiaseko aurrelaria puntu negatibo batekin geratu da. Gauzak horrela, finalerdietarako sailkapena dexente zaildu zaio Juaneneari eta finalerako txartela zuzenean eskuratzea ezinezkoa dirudi.
Partidak oso historia gutxi izan zuen. Barrenetxearen nagusitasuna jokoaren arlo guztietan erabatekoa izan zen. Hasieratik indartsu atera zen eta abantaila handiak hartu zituen: 1-5, 2-12, 3-15, 4-23 eta 6-27. Azken tantoetan bakarrik lortu zuen Juaneneak desabantaila apur bat murriztea, baina azkenean 12-30 galdu zuen 38 minututan. 11-29a Juanenearen jokaldi trebe baten ondoren iritsi zen, eta nabarmen ospatu zuen, agian frustrazioaren ondorioz.
Zenbakiak argiak izan ziren. Barrenetxea IV.ak 18 tanto egin zituen piloteoan eta 10 saketik, hutsegite bakar bat ere egin gabe. Bestalde, Juaneneak bederatzi tanto egin zituen piloteoan eta hiru saketik.
Abuztuak 14ko emaitzak:
- Zaldua II.a-Labaka 35 Loitegi-Murgiondo 40
- Juanenea 12 Barrenetxea IV.a 30 BURUZ BURUKO TXAPELKETA
- Segurola-Martirena 33 Goikoetxea V-Zubiri 40
Hurrengo jardunaldia, Abuztuak 19, 17:00, Galarretan
Goikoetxea V.a-Murgiondo vs. Urrutia II.a-Martirena
Juanenea vs Ansa II.a BURUZ BURUKO TXAPELKETA
Segurola-Labaka vs. Loitegi-Zubiri
2021eko BURUZ BURUKO ERREMONTE TXAPELKETA
Hasierako ligaxkaren lehen sailkatua finalerdietako bigarren ligaxkara pasatu da, eta han zain izan ditu txapela jantzeko faborito nagusiak diren erremontistak: Urriza, Barrenetxea IV.a eta Juanenea. Denek denen aurka jokatuko dute sei jardunaldi edo partidatan. Lehen sailkatua irailaren 11ko finalera pasatuko da zuzenean eta bigarren eta hirugarren sailkatuak irailaren 4an jokatuko den finalaurrekoan arituko dira.
Ligaxka ixten duena txapelketatik kanpo geldituko da. Sailkapena berriro puntuen bidez egingo da. Berdinketa izanez gero, berdinduak daudenen arteko lehiako emaitza hartuko da kontuan, eta berdinketa hirukoitza izanez gero, tanteo orokorra aintzat hartuko da.
Altsasuk amaiera emango dio Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketari
Sei bikotek borrokatuko dute txapelaren bila, kadeteen, 22 urtez azpikoen zein elite mailakoen finaletan
Setien eta Larre Gain, Sagardoaren Txapelketaren finalera
Ansa II-Juanenea bikoteak Goikoetxea V eta Barrenetxea IV garaitu zituen 30-25 eta Urriza-Zubirik 30-22 irabazi zuten Segurola-Azpirozen kontra
Uxue Murillo-Irati Igoa eta Amaia Espinal-Laura Saez Arzamendi, paleta gomazko finalera
Nafarroako Foru Erkidegoko Elite Txapelketako finalak jokatuko dituzte, bi finalerdi handiren ondoren