EUSKAL PILOTA
Banakako zesta-punta txapelketako lehen bi jardunaldiak lehiatu dira
Berriatuan jokatzen ari diren Bakarkako Jai Alai World Tour txapelketaren lehenengo eta bigarren jardunaldiak jokatu berri dira Mendibarren frontoian, abenduaren 3an eta 4an, hain zuzen ere.
Lehen jardunaldia ostiral honetan izan zen, Zabala-Basque eta Goixerri-Antxonen arteko partiduekin. Aurreneko lehian, Basquek buruz buru jokatzeko dituen dohaiak erakutsi zituen berriro ere, eta Markina-Xemeingo Zabalaren aurka 9 eta 12 eta 7 eta 12 nagusitu zen iparraldeko puntista.
Zabala vs Basque (0-2)
1.seta: 1-0, 1-4, 2-4, 2-5, 4-5, 4-7, 5-7, 5-8, 6-8, 6-9, 7-9, 7-10, 8-10, 8-11, 9-11, 9-12.
2.seta: 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 4-2, 4-3, 4-8, 7-8, 7-12.
Lehen jardunaldiko bigarren partiduan, Goixerri mutrikuarrak eta Antxon berriatuarrak ikuskizun ederra eskaini zuten, errematez jositako lehia bizian. Lehen jokoan, 12 eta 8 nagusitu zen Goixerri baina bigarrena etxeko puntistaren alde erori zen (8-12). Azkenean, berdinketa hausteko jokoan 5 eta 1 gailendu zen Goixerri.
Goixerri vs Antxon (2-1)
1.seta: 3-0, 3-2, 4-2, 4-5, 6-5, 6-6, 11-6, 11-8, 12-8.
2.seta: 0-2, 3-2, 3-5, 4-5, 4-8, 5-8, 5-9, 8-9, 8-12.
3.seta: 2-0, 2-1, 5-1.
Larunbatean lehiatu zuten txapelketaren bigarren jardunaldiko lehenengo partidan, Cosme zumaiarrak 5 eta 12 eta 6 eta 12 irabazi zion Jon Tambourindeguyri. Cosme eroso aritu zen kantxa gainean eta bidartearra aldiz ezinean ibili zen.
Tambourindeguy vs Cosme (0-2)
1.seta: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-7, 3-7, 3-8, 4-8, 4-10, 5-10, 5-12.
2.seta: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-6, 3-6, 3-9, 5-9, 5-11, 6-12.
Bigarren norgehiagoka parekatuagoa izan zen, azkenean Ladutxek 2-1 irabazi ziolarik Alex Goitiari, zeina Patxi Tambourindeguyren ordez aritu zen, bidartearra gaixo baitzegoen. Lehenengo jokoan Ladutxe motel hasi zen, baina berehala suspertu zen eta 7-12 irabazi zuen. Goitiarentzat izan zen bigarren seta (12 eta 8) eta berdinketa hausteko setean Ladutxe nagusitu zen, 3 eta 5.
Alex Goitia vs Ladutxe (1-2)
1.seta: 2-0, 2-1, 4-1, 4-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-9, 7-9, 7-12.
2.seta: 0-1, 3-1, 3-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-6, 8-6, 8-8, 12-8.
3.seta: 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 3-3, 3-5.
Emaitza hauekin beraz, Basquek, Goixerrik, Cosmek eta Ladutxek egin dute aurrera eta datorren ostiralean, abenduak 10, lehiatuko den hurrengo jardunaldian arituko dira final-laurdenetara sailkatzeko asmoz: Goixerrik Basqueren kontra jokatuko du, eta Cosmeren eta Ladutxen artekoa izango da beste partidua.
Antiguako pilota Txapelketako finalistak zehaztu dira
Txapelketako 73. edizioko finalak datorren larunbatean, irailak 4, jokatuko dira goizeko 11etan
Emakumezkoen paleta gomazko Orozko Kup txapelketa aurkeztu dute
Zortzi bikote arituko dira iraila eta urriko asteburuetako 4 jardunaldietan gauzatuko den lehiaketan
Ansa II.ak bigarren bukatu du ligaxka Barrenetxea IV.ari irabazita
Lehiakide berdinen artean jokatu dute datorren larunbatean finalerdietako bat