HERRI KIROLAK
Banakako pentatloi txapelketaren lehen kanporaketa jokatu da Tolosan
Argazkiak: egursport.com
Larunbat honetan, maiatzaren 29an, abiatu zen V. Gizonezkoen Euskal Pentatloi Saria, Tolosako zezen plazan. Bertan lehen kanporaketa izan zuten jokoan arratsaldeko 18:00etatik aurrera, non hamahiru kirolari aritu ziren lehian: Ibon Garaiburu, Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola Zelai V.a, Aratz Mugertza, Aitzol Atutxa, Haritz Goenaga, Jokin Urretabizkaia, Mikel Agirre, Joseba Arakama, Gorka Etxeberria, Iñigo Landa, Jagoba Otaegi eta Oussman Drame. Patxi Mindegia ere parte hartzekoa zen, baina ezin izan zen egon lesio batengatik.
Bost proba egin behar zituzten kirolariek: 100 kiloko bolari zortzi jasoaldi eman, giza proban plaza bat egin, aizkoran kanaerdiko bat moztu, txingekin hiru plaza egin eta korrika kilometro bat.
Azkenean, lau kirolari azkarrenak pasa dira bigarrengo kanporaketara , honakoak hurrenez hurren: Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola Zelai V.a, Jokin Urretabizkaia eta Aitzol Atutxa.
Sailkapena
Xabier Zaldua: 10,10
Ioritz Gisasola Zelai V.a: 10,45
Jokin Urretabizkaia: 11,06
Aitzol Atutxa: 11,41
Aratz Mugerza: 12,48
Jagoba Otaegi: 12,59
Gorka Etxeberria: 13,02
Joseba Arakama: 13,53
Mikel Agirre: 14,15
Haritz Goenaga: 14,18
Ibon Garaiburu: 18,17
Iñigo Landa: 18,47
Oussman Drame erretiratu egin zen.
Iaz IV. Euskal Pentatloi Sarian Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a nagusitu zen, azken sailkapena honakoa izan zelarik:
- Andoni Iruretagoiena Izeta VI. 33 minutu eta 29 segundo.
- Joseba Otaegi. 35 minutu eta zortzi segundo.
- Julen Gabirondo. 35 minutu eta 42 segundo.
- Iñaki Errazkin. 37 minutu eta 45 segundo.
- Kepa Peñagarikano. 38 minutu eta 25 segundo.
- Aritz Irazabal. 39 minutu eta hiru segundo.
Emakumezkoen I. Pentatloi Txapelketaren finalean berriz, Karmele Gisasola Zelai III.ak jantzi zuen txapela.
- Karmele Gisasola Zelai III.a 18 minutu eta 57 segundo.
- Lucia Orbe. 20 minutu eta 48 segundo.
- Garazi Arruti. 25 minutu eta 31 segundo.
Abian da goma gaineko Sokatira mundiala
Nazioen arteko txapelketan Euskal Selekzioa hamar pisutan lehiatuko da eta Kluben arteko txapelketara 39 euskal talde aurkeztu dira
Ezkabarten jokatu da Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoa
Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketak bukatu dira asteburu honetan eta orain Irlandako Mundiala da erronka nagusia
Sokatira jardunaldia Berriozarren
560 kilotan gizonezkoak neurtu ziren egun bakarrera eta 500 kilotan emakumezkoek txapelketako azken jardunaldia izan zuten