EUSKAL SELEKZIOA/MENDI LASTERKETAK
Azkorbebeitia zortzigarren Skyrace Mundu Kopako Zacup lasterketan
Argazkia: @albertjorquera
Azkorbebeitia, berriro ere lehen hamarretan Munduko Kopan
Italian zuen hitzordua mendi lasterketetako Munduko Kopak gaurkoan. Egutegiko hamahirugarrena zegoen jokoan Zacup Skyrace lasterketan, eta beste askotan bezala, Oihana Azkorbebeititia korrikalari bizkaitarrak, lehen hamarretan amaitu du 27 kilometroko luzera eta 2650 metroko desnibel positiboa zituen lasterketan.
Denboraldia aurrera doa, baina Euskal Selekzioko korrikalari bikainak bereak eta bi egiten jarraitzen du 2019ko Munduko Kopan. Urte oparoa darama abadiñarrak, eta gaurkoan ere agerian utzi du bere erregulartasuna. Lehen postuetan egoteko aukerarik izan ez duen arren, lehen hamarretan amaitzeko ez du arazorik izan. Lasterketa goitik behera menperatu dute Denisa Dragomirrek eta Sheila Avilesek. Lehia estu bat izan dute garaipenaren bila, eta azkenean, Dragomir (3;12,50) errumaniarra izan da lehena helmugako marra igarotzen. Atzetik, Aviles (3;14,08) kataluniarra eta Elisa Desco (3;22,46) italiarra izan dira azkarrenak. Azkorbebeitiak berriz, 3 ordu 38 minutu eta 4 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Lasterketaz galdetuta, “lasterketa eta sentsazioak ederrak izan dira, oso azkar atera garen arren. Ia denbora guztian zazpigarren joan naiz, baina amaieran zortzigarren amaitu dut. Oso pozik nago egindako lasterketarekin” aitortu du Azkorbebeitiak.
Egutegian oraindik ere bi lasterketa gelditzen diren arren, Limonen (Italia), urriaren 19an jokatuko den Skymaster finalerako, jada sailkatuta daude Euskal Selekzioko hiru emakume; Oihana Azkorbebeitia, Maria Zorroza eta Mayi Mujika. Gizonezkoetan ere, Ander Iñarrak eta Julen Martinez de Estibarizek ere, Italian egoteko aukera izango dute orain artean lortutako emaitzak kontutan hartuta.
Top-10 men and women of #ZacupSkyrace, 13th race of the Migu Run #SkyrunnerWorldSeries19 pic.twitter.com/lDALAXRzY9
— Skyrunning (@Skyrunning_com) September 15, 2019
2 new records and a few new qualifiers who are about to make the #SkyMasters in Limone even more interesting?Read all about the incredible @ZacUPSkyrace – the 13th race of the #skyrunnerworldseries19 ?https://t.co/oUwilBMa9s
— Skyrunning (@Skyrunning_com) September 15, 2019
[BIDEOA] Oihana Azkorbebeitia zortzigarren Zacup Skyrace mendi lasterketan, Italian https://t.co/9SARvIJvR8
— anboto (@anboto) September 15, 2019
Munduko Kopako hurrengo proba, irailaren 22an jokatuko da Banskon (Bulgaria). PIRIN ULTRA SKYRACE lasterketak, 66 kilometroko luzera eta 4400 metroko desnibel positiboa
ditu.
Kayak surfeko Euskal Selekzioa txapeldun, Peruko munduko txapelketan
Euskal Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Huanchacon (Peru). Banakakoan ere sei urrezko domina, zilarreko lau eta brontzeko hiru domina irabazi ditu
Oihana Azkorbebeitia hirugarren, Munduko Kopako bederatzigarren proban
Oihana Azkorbebeitia hirugarren sailkatu da Royal Sky Marathon Gran Paraiso lasterketan. Seigarren dago orain Skyrunner Munduko Kopako Sailkapen Orokorrean
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban