LASTERKETAK

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratu egin dute

by | 2020/03/16

Nazioarteko maratoi erdi bat egiteko baldintzak betetzen ez direla eta, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek proba irailaren 19ra atzeratzea erabaki dute

 

Covid-19a sortzen ari den ondorioak kontuan izanda eta erakundeek emandako aholku eta aginduak jarraituz, Diego Garciaren oroimenezko XXVII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratzea erabaki dute zuzendaritzako kideek.

Antolatzaileek aurreko egunetan adierazia zuten moduan, nazioarteko maratoi erdi bat egiteko baldintzak ez ziren betetzen une honetan. Erantzukizunez jokatzeko beharra  adierazi zuten eta korrikalarien, boluntarioen eta lasterketan lanean ari diren pertsonen osasuna arriskuan ipintzea onargarria ez zela azpimarratu dute.

Ostiral eguerdian baieztatu zuen RFEA-k XXVII. AzkoitiAzpeitia maratoi erdia irailaren 19an ospatzeko erabakia. Nazioarteko maila izaten jarraituko du lasterketak, baina datozen hilabeteetan egoera berrira egokitzeko neurriak hartu beharko ditu antolakuntzak.

Beraz, irailaren 19an jokatuko da proba; 16:45ean hasiko da lasterketa motza, eta 17:00etan luzea. Izena emanda daudenek aukera ezberdinak izango dituzte: izen ematea bere horretan mantentzea; izen ematea datorren ediziorako uztea –2021ean, martxoaren 20an izango da lasterketa–; jabetza aldaketa egitea; eta aurtengo kamiseta eta motxila hitzartutako denda batean jasotzea –maiatzaren 4tik aurrera–. Izen emateak zabalik jarraituko du, gaur egungo prezioetan, www.rockthesport.com webgunean.

2020ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak XXVII. edizioa beteko du aurten, eta Olinpiar Jokoen urtea ere izango denez, izpiritu olinpikoarekin bat eginez aukeratu dute Runner Bihotza leloa. XXVII. AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdiaz (21.097m homologatuak) aparte, VIII. AzkoitiAzpeitia Lasterketa Motza ere lehiatuko da, 8,06 kilometrotakoa.

Azkoitia-Azpeitiaren kirol maila ezaguna da, europako froga onenen artean dago, gizonezkoen mailan, IAAF erakundearen rankinean munduko 21.a delarik errepideko lasterketetan.

Bestalde, ospatzekoa zen Gipuzkoako maratoi erdi txapelketa ere bere horretan mantenduko da eta Gipuzkoako atletismo federazioak esango du, izen emateak nola bideratuko diren, agian partehartzaileen zerrendak berriro osatu beharko direlako.

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan. Ohi...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...