LASTERKETAK
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratu egin dute
Nazioarteko maratoi erdi bat egiteko baldintzak betetzen ez direla eta, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek proba irailaren 19ra atzeratzea erabaki dute
Covid-19a sortzen ari den ondorioak kontuan izanda eta erakundeek emandako aholku eta aginduak jarraituz, Diego Garciaren oroimenezko XXVII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratzea erabaki dute zuzendaritzako kideek.
Antolatzaileek aurreko egunetan adierazia zuten moduan, nazioarteko maratoi erdi bat egiteko baldintzak ez ziren betetzen une honetan. Erantzukizunez jokatzeko beharra adierazi zuten eta korrikalarien, boluntarioen eta lasterketan lanean ari diren pertsonen osasuna arriskuan ipintzea onargarria ez zela azpimarratu dute.
Ostiral eguerdian baieztatu zuen RFEA-k XXVII. AzkoitiAzpeitia maratoi erdia irailaren 19an ospatzeko erabakia. Nazioarteko maila izaten jarraituko du lasterketak, baina datozen hilabeteetan egoera berrira egokitzeko neurriak hartu beharko ditu antolakuntzak.
Beraz, irailaren 19an jokatuko da proba; 16:45ean hasiko da lasterketa motza, eta 17:00etan luzea. Izena emanda daudenek aukera ezberdinak izango dituzte: izen ematea bere horretan mantentzea; izen ematea datorren ediziorako uztea –2021ean, martxoaren 20an izango da lasterketa–; jabetza aldaketa egitea; eta aurtengo kamiseta eta motxila hitzartutako denda batean jasotzea –maiatzaren 4tik aurrera–. Izen emateak zabalik jarraituko du, gaur egungo prezioetan, www.rockthesport.com webgunean.
2020ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak XXVII. edizioa beteko du aurten, eta Olinpiar Jokoen urtea ere izango denez, izpiritu olinpikoarekin bat eginez aukeratu dute Runner Bihotza leloa. XXVII. AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdiaz (21.097m homologatuak) aparte, VIII. AzkoitiAzpeitia Lasterketa Motza ere lehiatuko da, 8,06 kilometrotakoa.
Azkoitia-Azpeitiaren kirol maila ezaguna da, europako froga onenen artean dago, gizonezkoen mailan, IAAF erakundearen rankinean munduko 21.a delarik errepideko lasterketetan.
Bestalde, ospatzekoa zen Gipuzkoako maratoi erdi txapelketa ere bere horretan mantenduko da eta Gipuzkoako atletismo federazioak esango du, izen emateak nola bideratuko diren, agian partehartzaileen zerrendak berriro osatu beharko direlako.
Igon Manzisidor eta Oihana Kortazar garaile Zaldibiako Mendi Lasterketan
210 korrikalarik egin zuten 27 kilometroko ibilbidea, 2.000 metroko desnibelarekin, Aralarko gainetan ibilita
Euskadiko trail txapelketa lehiatu zen Abadiñon
Emakumeetan Onditz Iturbe nagusitu zen eta gizonetan Oier Ariznabarreta
Martin Fiz maratoia urriaren 31n jokatuko da
Maratoia bere modalitate guztietan itzuliko da: 42, 21 eta 10 kilometroko lasterketak egongo dira