EUSKAL PILOTA
Azkenean Ruiz de Infante-Ruiz de Larramendi bikoteak jokatuko du Bizkaia Txapelketako finala
Igande honetan, urtarrilak 31, Emakumeen Esku-pilotako III. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko da Bizkaia Frontoian, eguerdiko 12:00etan hasita.
Printzipioz, Naroa Agirre-Olatz Arrizabalaga eta Leire Garai-Maite Ruiz de Larramendi bikoteak ziren aritzekoak final haundian baina azkenean aldaketa garrantzitsua gertatu da Txapelketaren antolakuntzak helarazitako zuzenketa oharrean adierazi duenez.
Sailkapen fasea jokatu ondoren eta B multzoan emandako berdinketa hirukoitzaren aurrean, antolakuntzak, Lehiaketa Araudian oinarrituz, finalerako sailkatutako bikotea Arrizabalaga-Agirre zela ezarri zuen.
Parte-hartzaile batek egindako erreklamazioaren ondoren eta antolakuntzak hau aztertu eta gero, egiaztatu du araudiaren 8. artikulua egoki ezarriz (sailkapena berdinketa gertatuz gero) erreklamazio hori onartzen duela eta, beraz, aurretik hartutako erabakia zuzentzeko betebeharra dagoela.
Hori dela eta, araudia egoki interpretatu ondoren honako erabaki hauek hatu berri dituzte:
1.- Egindako erreklamazioa onartu da.
2.- Baliogabetu egin da hilaren 23an hartutako erabakia, zeinaren bidez ezartzen zen B taldean Arrizabalaga-Agirre zela finalerako sailkatutako bikotea.
3.- Lehiaketari dagokionez, urtarrilaren 23tik gaur arte hartutako erabakiak bertan behera geratu dira.
4.- Finalerako B multzoan sailkatutako bikotea Ruiz de Infante-Ruiz de Larramendi bikotea dela zehazten da.
5.- Final horretarako materiala hilaren 31n aukeratuko da, 11:00etan.
Antolakuntzak atsekabea adierazi nahi du hartutako erabaki okerrek eragin ahal izan dituzten eragozpenengatik, eta barkamena eskatu du zabaldutako oharrean.
Gauzak horrela, Bizkaia Txapelketako III. edizioko bikote finalistak Ainhoa Ruiz de Infante- Olatz Ruiz de Larramendi eta Leire Garai- Maite Ruiz de Larramendi izango dira.
12:00etan, ETB 1ean zuzenean
Hirugarren eta laugarren posturako lehia
AMAIA ALDAI – OIHANA ORBEGOZO vs. OLATZ ARRIZABALAGA – NAROA AGIRRE
Finala
LEIRE GARAI – MAITE RUIZ DE LARRAMENDI vs. AINHOA RUIZ DE INFANTE – OLATZ RUIZ DE LARRAMENDI
Emakumezkoen eskuz binakako txapelketa berria abian jarri dute
Binakako Txapelketa malgu batek hartuko du bertan behera geratu den Lau eta Erdiko Emakume Master Cup txapelketaren lekua
Josu Irurita eta Javier Oskoz garaile Nafarroako buruz buruko pilota txapelketan
Oberenako Josu Irurita eta Javier Oskoz izan ziren txapeldun, lehen eta bigarren mailan, hurrenez hurren
Profesionalak ez diren pilota txapelketa guztiak bertan behera
Federazioek antolaturiko txapelketa ofizialak eta bestelako lehiaketa pribatuak eten dira. Pilota profesionalak momentuz aurrera egingo du